Herritarren segurtasunako isunak edota zehapenak

Deskribapena


Azaroaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak, herritarren segurtasuna babesteari buruzkoak (HSBLO), V. Kapituluan zehapen-araubidea ezartzen du. Horretan arau-haustetzat jotzen diren jokabideak (35-37 art.) tipifikatzen dira eta horiei dagozkien zehapenak. Zehapen horiek ezartzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen prozedurari jarraitzen zaio, HSBLOn bertan arautzen diren berezitasunak kontuan hartuta (44-54. art.).

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

Espedientea hasteko eta instruitzeko organo eskuduna Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria da (Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 19 art.).

Azken aldaketako data:

Ebazten duen erakundea

Espedientea ebazteko organo eskuduna Ertzaintzaren zuzendaria, Segurtasun Saileko beste organo batzuk edo Gobernu Kontseilua dira, isunaren zenbatekoaren arabera (herritarren segurtasuna babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege organikoaren 5. art; Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa den ekainaren 28ko 15/2012 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarria; Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuaren 18 art.)

Azken aldaketako data:

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Herritar segurtasunaren arloko zehapen-prozedura : 1045301

Prozedura amaitu aurretik, isuna borondatez ordaintzea


Legedian bi aukera ezartzen dira:

  1. Isuna hamabost eguneko epearen barruan ordaintzea, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Horren ondorioak hauek izango dira (HSBLOren 54. art.):
    1. Isunaren zenbatekoa % 50 murriztuko da
    2. Alegazioak egiteari uko egitea. Alegaziorik aurkeztuz gero, ez-aurkeztutzat joko dira
    3. Ordainketa egiten den egunean, prozedura amaitu egingo da, ebazpen espresua eman beharrik gabe
    4. Zehapenaren aurka administrazioarekiko auzien jurisdikzioan baino ezin izango da errekurtsoa jarri
  2. Isuna ordaintzea 15 eguneko epea igarota, jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, baina prozedura amaitu aurreko edozein unetan. Horrek ondorio hauek izango ditu (APAPELen 85.2 eta 85.3 art.):
    1. Isunaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.
    2. Prozedura amaitzea.
    3. Ordainketa-modu horretaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.
  3.  Isuna ordaindu ahal da ordainketa-gutuna aurkeztuta, bertan aipatzen diren finantza-erakundeetako edozein bulegotan edo hemen: http://www.euskadi.eus/nireordainketa

Komunikazioa kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, inprimakia betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Inprimakia ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Inprimakia bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
  3. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hau erabiliz, zure komunikazioa Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak komunikazioen datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko komunikazioa goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Errekusatzea


Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren arabera, prozeduraren izapidetzearen edozein unetan eska daiteke Administrazioetako agintari edo langileen errekusazioa, baldin eta xedapen horietan aipaturiko egoeretakoren batean badaude.

Erantzukizuna aitortzea


Interesdunak bere erantzukizuna aitortzen badu, dagokion zehapena ezarriz ebatzi ahal izango da prozedura. Zehapena diruzkoa soilik baldin bada, haren zenbatekoa %20 murriztuko da; hartaz baliatzeko, bestalde, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago (APAPELen 85.1 art.)

Alegazioak eta frogak


Interesdunak, hasteko erabakia jakinarazten denetik kontatzen hasita, hamabost egun balioduneko epea dauka egoki deritzen alegazioak, dokumentuak edo informazioak aurkezteko eta hala badagokio, frogak proposatzeko, zein baliabide erabili nahi dituen zehaztuta. (HSBLOren 54.art.) Halaber, interesdunak, prozeduraren edozein urratsetan, alegazioak egiteko eta egoki deritzen dokumentuak aurkezteko eskubidea dauka (APAPELen 76.1 art.).

Hamabost eguneko epean alegaziorik egin ezean, espedienteari hasiera ematen dion erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da (APAPELen 64.2 art.).

Iraungitzea


Prozedura hasi eta urtebetera iraungiko da, ebazpenik jakinarazi ezean. Hala ere, epe hori zenbatzean interesdunari egozteko moduko eteteak hartuko dira kontuan, bai eta zigor-arloko prozedura judiziala dagoelako, eta amaitzen den arte, erabaki beharreko etetea ere, betiere horrelakoetan subjektuaren nortasuna, gertaera eta oinarriaren funtsa berberak badira. (HSBLOren 50. art.). Era berean, eten ahal izango da APAPELen 22. artikuluan ezarritako egoeretan.

Isuna ordaintzeko epea, prozedura amaitu ondoren


Hil bakoitzaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isunak, hurrengo hilaren 5era arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunera arte ordaindu ahal dira errekargurik gabe.

Hil bakoitzaren 16tik hilaren amaierara bitartean jakinarazitakoak, errekargurik gabe ordaindu ahal dira hurrengo hilaren 20ra arte, edo hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.

Ebazpenari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea, orokortasunez ezarritako ordainketa epearen ondoren amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten.

Dena den, adierazitako epeak igarotzen badira, isunaren zenbatekoa betearazpen-bidetik ordaintzeko eskatuko zaio, baita %20ko errekargua eta dagozkion berandutze-interesak ere.

Beste tramite batzuk