Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente bezala egiaztapenerako eskaera

Deskribapena


 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

Eskaerak aurkezpen epeak

  • Ez dago epea

Izapide elektronikoa

Helburuak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadin» estrategia berria diseinatu da (2020 ZTBP), hainbat sektore ekonomiko eta sozialei balioa ekartzen aurrera egiteko, baliabide-metaketa mesedetuz, hain zuzen, Euskadin diren eta izan daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dituzten ikerkuntza-arloetan (RIS3 estrategia). 

Estrategia berria zabaltzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea (ZTBES) berrantolatzea, antolatzea eta eguneratzea da palanka nagusietako bat. Prozesu horren xedea hau da: eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua definitzea, I+G+Bko balio-kateko espezializazioari, bikaintasunari eta egoerari erreparatuz, eta ikasitako esperientzian oinarriturik. Hori guztiori, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen efizientzia eta emaitzekiko orientazioa handitzeko, eta EAEko produkzio-sareari eta sare sozialari egin diezaiokeen ekarpena hobetzeko, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

Horretarako, berriz heldu behar zaio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea arautzeari. Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak ZTBESa osatzen duten eragileen tipologia desberdinak definitzen ditu, eta Eragileen Erregistro Publiko berri bat taxutzen. EHAA 109/2015 Dekretua

Erregistroa publikoa izango da, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileei buruzko informazio librea emango du, doan; hau da, Euskadiko zientzia- eta teknologia-eskaintza jasoko du, eta berori osatzen duen eragile bakoitza identifikatu eta posizionatuko.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko partaide izango dira:

  1. Eragile Bereziak.

    Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortu dira, hari laguntza emateko zientzia, teknologia eta berrikuntzaren arloko politika berriak diseinatzen, ezartzen eta sustatzen.

  2. Unibertsitateen Ikerkuntza Egiturak.

    Unibertsitateen mendeko zentroak, departamentuak, atalak, ikerkuntza-taldeak edo bestelako egiturak dira. Jakintza zientifikoa sortzea dute egiteko nagusia, baina denetariko I+G+b jarduerak ere burutzen dituzte.

  3. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerkuntza Zentroak.

    Euskadirentzat interes zientifikoa duten arloetan aritzen dira.

  4. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ezagutarazteko Eragileak.

    Egiteko nagusia dute gizarteari jakintza ezagutaraztea eta jakintza trukatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako eragileen artean.

  5. Ikerkuntza Sanitarioko Institutuak (ISI).

    Erdigunea ospitale batean duten erakundeak dira, eta ikerkuntza translazionala egitea dute betekizun nagusia.

  6. I+G Sanitarioko Erakundeak.

    Osasun arloko ikerkuntza (biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikoa eta/edo osasun-zerbitzuak) eta berrikuntzan aritzen dira, bai eta haiek sustatzen eta kudeatzen ere.

  7. Teknologia Zentroak:

    Gehienbat, teknologia sortu, garatu eta transferitzen diote EAEko enpresa-ehunari. Teknologia Zentroak era honetan sailkatzen dira:

    1. Foku Anitzeko Teknologia Zentroak.

      Hainbat teknologiatan eta ekonomiaren edo enpresen hainbat sektoretan egiten dituzte beren I+G jarduerak.

    2. Teknologia Zentro Sektorialak.

      Ekonomiaren edo enpresen sektore jakin batean egiten dituzte I+G jarduerak.

  8. Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ).

    Lankidetzako eta bikaintasuneko ikerkuntza egiten dute EAErentzat estrategikoa den zientziaren eta teknologiaren arlo batean.

  9. Enpresetako I+G Unitateak.

    Garapen esperimentalean aritzen dira eta beren enpresa titularren I+G beharrak asetzen dituzte.

  10. Eskaintza eta Eskari arteko Bitartekaritza Eragileak.

    Bitartekaritza-lanak egiten dituzte enpresek eskainitako eta eskatutako teknologiaren artean (batez ere ETE mailan), I+G osoan zehar.

 

Egiaztapenaren eskaeren izapide telematikoa

RVCTI-ako egiaztapenerako eskaeren aurkezpena erabat telematikoa da. Eskaeren izapideak eskatutako informazioa betetzea, baita ere dokumentazio egokiaren ekarpena eskatzen ditu.

Aipaturiko aplikazio telematikoa, gainera egiaztapenaren eskaera betetzeko, baimentzen du izapideko eskaeretako, baita ere Administrazioak igorritako dokumentu guztien harrera digitaleko bakoitzeko egoera ezagutzea. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.

Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.

 

Eskabideak betetzen laguntzeko eskuliburua

Akreditazio-eskabideetan galdetutako informazioak erakunde eskatzaileen identifikazioari eta ezaugarritzeari egiten die erreferentzia. Laguntzako eskuliburuan eskabideetan sartutako kontzeptuak sartu dira, horien interpretazioa homogeneizatzeko: hala, adierazleak identifikatzen eta definitzen dira, eta horiek lortzeko egin beharreko kalkuluak ematen. Laguntza Euskuliburua

ZTBESko Eragileen Erregistro Publikoa

ZTBESko Eragileen Erregistro Publikoan, hirugarrenek informazio publiko hau eskura dezakete: eragilearen identifikazio-datuak, ikerketa-esparruak eta aplikazio-alorrak, akreditazioari buruzko datuak eta erregistroan inskribatu zeneko data.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza > Teknologia eta Estrategia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Dekretua. Kontsulta Teknikoak

  • Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

    Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritza: 945 01 82 10 / 945 01 82 15

  • SPRI: 944 03 70 79 
  • Innobasque: 944 20 94 88 

Aplikazio Informatikoa. Kontsulta Teknikoak:

  • EJIE 012 / 945 018000

Kodea(k)

  • Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente Zientifiko Teknologiko bezala Egiaztapena: 10181

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak