Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
4633

IRAGARKIA, etxebizitza babestuak sustatzea xede duten lurzoru-eskaintzak jasotzeko baldintza orokorren argitalpenari buruzkoa.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) sozietate publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Sail Juridikoa.

2.– Argitalpenaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Euskal Autonomia Erkidegoan alokairuko etxebizitza babestuak sustatzea xede duten bizitegi-lurzorua eskuratzeko aplikatu beharreko baldintza orokorrak.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

3.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, SA / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefono-zenbakia: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

Hala badagokio, baldintza orokorrei buruzko informazioa biltzen duen edo pleguak eskuragarri dituen atari informatikoa edo webgunea: www.visesa.eus

4.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: prozedura orokorra, deialdi irekiarekin.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan jasotako dokumentazioarekin batera.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A (2. solairua).

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 30a.

VISESAko zuzendari nagusia,

CARLOS QUINDÓS FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común