Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4630

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari diren 395, 396, 397, 398, 400, 401, 402 eta 470/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtua) interesa duten pertsonak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpen baten kontra jarri ziren. Ebazpen haren bidez, ezetsi egiten da 2018. urteko opor-egunak hartzeko eskaera ezesten duen eta ARCTEren 30.1 artikuluaren deuseztasun-eskaera onartzen ez duen ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa, oporrak arautzeari dagokionez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduretan interesdun direnak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 1a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala