Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2019ko urriaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4618

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 479/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia) – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasunik gabeko 479/2015 prozedura.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak arautzea.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Luisa Gutierrez Ontoria.

Judizio horretan, 2019-04-17an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.

Ismael Hernandez Briceño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean bertan adierazten den eran.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko irailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común