Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2019ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4161

EDIKTUA, 735/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 735/2018 hitzezko judizioa.

Nik, Yolanda Mendía Rodríguezek, Justizia Administrazioaren letraduak, honako hau jakinarazten dut:

Judizio horretan, epaia eman da 2018ko abenduaren 12an. Hona hemen goiburua eta epaitza, hitzez hitz:

280/2018 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamazortziko abenduaren hamabia.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Demandatua: Luis Fran Acuña Vega.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

Ikusi dira, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, epaitegi honetan bideratu den 735/2018 hitzezko judizioaren autoak; prozedura, Marta Calvo Entiok eskatu du, «Límite 24 SL» sozietatea ordezkatuz, auzi-ihesean den Luis Fran Acuña Vega-ren aurka.

EPAITZA

Ezesten dut zenbateko bat erreklamatzeari buruzko hitzezko judizioaren demanda, auzi-ihesean den Luis Fran Acuña Vega-ren aurka «Límite 24 SL» sozietatearen ordezkari gisa Marta Calvo Entiok jarria, eta, ondorioz,

Demandatua absolbitu egiten dut haren aurka formulaturiko eskaera guztietatik.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot beren-beregi.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455. artikuluaren 1. apartatuan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, 2018-12-12ko epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común