172. zk., 2019ko irailaren 11, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4160
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 363/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 363/2018 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Manuel Hernandez Urigüen.
Judizio horretan, 2019-07-17an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Eduardo Lara Serrano eta Veronica Cava Borrega demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Barakaldo (Bizkaia), 2019ko uztailaren 30a.
JUSTIZIAKO LETRADUA.