Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2019ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4158

AGINDUA, 2019ko irailaren 4koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, sailburu horren beraren 2019ko ekainaren 25eko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2019. urteko dirulaguntzak iragarri eta arautzen dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politikako 2019ko ekainaren 25eko Aginduan, zeinaren bidez iragarri eta arautzen baitira ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2019. urteko dirulaguntzak (2019ko uztailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 128. zk.). Honen bidez, zuzendu egiten dira:

2019/3336 (27/18) orrialdean, 29. artikuluaren 2. apartatuan,

honela dio:

«2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta biideragarritasuna, gehienez 55 punturaino. Honako irizpideen arabera emandakoak: kalitatea 20 puntu, originaltasuna 20 puntu eta bideragarritasuna 15 puntu.»

Baina honela esan behar du:

«2.1.– Garatu beharreko gidoiaren kalitatea, originaltasuna eta biideragarritasuna, gehienez 50 puntu. Honako irizpide hauen arabera emandakoak: kalitatea, 20 puntu; originaltasuna, 15 puntu, eta bideragarritasuna, 15 puntu.»

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 4a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común