Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2019ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4157

AGINDUA, 2019ko abuztuaren 12koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2019ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

2019ko apirilaren 16an argitaratu zen EHAAn 2019ko apirilaren 3ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.

Aipatu apirilaren 3ko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2019ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Miren Sorne Arenzana Letamendi.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Sahatsa Jauregui Azkarate.

– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Xabier Araquistain Ecenarro.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 12a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala