Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia eta Herri Administrazioa


Egitura atal kudeatzailea

Koordinazio Idazkaritza Orokorra


Xedea

Diru-laguntzak ematea 2008ko maitzean eta ekainean izandako uholdeen ondorioz hainbat alorretan izan diren kalteak arintzeko. Alorrak honako hauek dira: 

  • Industria
  • Merkataritza
  • Zerbitzuak
  • Ostalaritza 
  • Turismoa
  • Nekazaritza ustiategiak
  • Eraikuntza eta etxebizitza 
  • Automobilak

Itzuli


Nori Zuzendua

1. Kaltetutako etxebizitzen edota bere eranskinen konponketa

  • Uholdeek kaltetutako etxebizitzen edota bere eranskinen eta elementu komunen jabe, usufruktudun edo maizter diren pertsona fisikoak.  Nahitaezko luzapena duen kontratuaren maizterraren kasuan, konpondu beharreko etxebizitza nahiz eranskinaren titularraren baimena beharko .
  • Batez ere etxebizitzetarako diren eraikinen higiezinen jabeen elkarteak baldin eta uholdeek elementu komunetan kalterik eragin badie.

2. Industria, Merkataritza, Nekazaritza, Zerbitzu Eta Turismo alorrak

  • CNAE 45 (Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala) eraikuntza-enpresak baldin eta burutzeko bidean diren eraikuntza eta/edo urbanizazio obrak zeuzkatelarik uholdeek kalterik eragin badie.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona fisiko nahiz juridikoak baldin eta industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu-emate, ostalaritza eta turismoaren alorreko jarduerak burutzen badituzte .

3. Automobil ibilgailuak birjartzea

  • Ibilgailuen titularrak betiere kaltea jasotzeaz gain behin betiko baja aitortu bazaie .

Itzuli


Diru kopurua


1- Etxebizitzen Eta Burutzeko Bidean Dauden Eraikuntzen Konpoketa

  •    Diru-laguntza jaso ahal duten inbertsioak
    • Batez ere etxebizitzetarako diren higiezinetako elementu komunetan
    • Etxebizitza, garaje edota trastetegirako diren elementu pribatiboetan
    • Batez ere etxebizitzetarako eta/edo urbanizazioetarako diren eraikuntzetan, burutzeko bidean baldin badaude.

     

  •   Betekizunak
    • aurkeztea kasuan kasuko konponketa-proiektua, teknikari gaitu batek idatzitakoa, ondoren, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkariak onar dezan. Proiektuak uholdeen ondorioz sortutako kalteak konpontzeko obrak gauzatzearen aurrekontua jasoko du, bai eta proiektua idatzi eta gauzatzeagatiko gastuak eta aipatu obra dela-eta ordaindutako edozein tasa edo prezio publiko ere (BEZa kanpo). 
  •   Diru-laguntzaren xedeko zenbatekoa
    Laguntzaren xedeko inbertsioak ezingo du gainditu honako zenbateko hau: obraren guztirako aurrekontuari beste laguntza batzuk nahizAseguruen Konpentsazio Partzuergoak eta aseguru konpainiek aurreikusitako beste kalte-ordain batzuk kentzetik ateratzen dena (familia ugariko kasuetan izan ezik, horietan gehienezko azalera 120 metro karratukoa izango baita).Aurreko kasuetan (Batez ere etxebizitzetarako diren higiezinetako elementu komunak eta etxebizitza, garaje edota trastetegirako diren elementu pribatiboak) laguntza jaso ahal duen inbertsioak ezin ditu gainditu honako zenbateko hauek :
    • Etxebizitzetarako: etxebizitzen metro karratu erabilgarriak 700 euroz biderkatzetik ateratzen dena, gehienez ere 90 metro karratu direlarik (familia ugariko kasuetan izan ezik, horietan gehienezko azalera 120 metro karratukoa izango baita)
    • Elementu komunetarako eta erantsitako elementu pribatiboetarako: horietako metro karratu erabilgarriak 425 euroz biderkatzetik ateratzen den zenbatekoa, loturiko eranskinei dagokienez, gehienez ere, 30 metro karratu direlarik.

    Burutzeko bidean diren eraikuntza edo urbanizazioko obretan izandako kalteen kasuan, babestuko den aurrekontuaren muga konponketen guztirako aurrekontuaren %85a izango da, Jaurlaritzaren azken prezioen datu-basearen arabera kalkulatua,Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak eta aseguru konpainiek aurreikusitako kalte-ordainen balioa kendu eta gero.

  •     Laguntzaren ezaugarriak
    • Maileguaren zenbatekoa, gehienez ere, laguntzaren xedeko inbertsioaren %100 izango da.
    • Amortizatzeko epea:7 urte, eta epe horretan barne dago oro har 12 hilabetekoa izango den hasierako gabealdia.
    • Gehienezko interes-tasa aplikagarria: EURIBOR + 0,50 puntu.
    • Aplikagarri izango den gastu bakarra hasierako komisioa izango da, haren kostu gehiena %0,25 delarik.
    • maileguak linealki amortizatuko dira, kuota berdina eta hiru hiletan behin ordaintzekoa delarik.
    • Hobaria %5 puntukoa izango da.
    • Diru-laguntza behin batez ordainduko zaio dagokion finantza erakundeari eta beronek osorik aplikatuko dio maileguaren kapital biziaren murrizketari.

 

2- Industria, Merkataritza, Nekazaritza, Zerbitzu Eta Turismo Alorrak

  •    Diru-laguntza jaso ahal duten inbertsioak
    • Aktibo finkoak
    • Aktibo zirkulatzaileak
    • Inbertsio osagarriak
  •   Betekizunak
    Hondatutakoen ordez enpresaren aktiboari gehitzen zaizkion aktibo finkoek, izaera desberdinekoak izanik ere, ezaugarri hauek izan beharko dituzte :
    • Enpresaren xede soziala osatzen duten jarduerekin zuzenean lotuta egotea.
    • Lehen aldiz erabiliak edo martxan jarriak izatea.
    • Gutxienez, hiru urteko amortizazio-aldia ezarrita edukitzea
    • Beste inori ez lagatzekoak.
    • Enpresaren aktiboan gutxienez hiru urtez iraun dezatela.
    • Enpresa eskatzaileak fabrikatutakoak, eginikoak edota garatutakoak ez izatea.
    Edonola ere, aktibo finkoetarako inbertsio-proiektuek edo aktibo zirkulatzaileak birjartzeko proiektuek Euskal Autonomia Erkidegoko kaltetutako lekuetan kokatuta egon beharko dute, urte honetako abenduaren 31 baino lehenago kontratatuak eta dirulaguntza emateko ebazpenean finkatuko den epean burutzekoak.
    Aktiboen preziotzat haien balio garbia hartuko da, hau da: fakturatutako zenbatekoa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu ondoren, eta, aktibo zirkulatzaileen kasuan,Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak tasaturiko galera garbiaren zenbatekoa .

 

  •  Diru-laguntzaren xedeko zenbatekoa
    • Uholdeen ondorioz kalteturik geratu ziren aktibo finkoak konpontzeko edo erosteko behar den zenbatekoa, beste laguntza batzuk eta aseguru-etxeek edota Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak aurreikusiriko kalte-ordainak zenbateko horretatik kenduta daudela.
    • Enpresa behar bezala martxan jartzeko beharrezko diren osagarrizko inbertsioak ere, behar izanez gero, lagundu ahalko dira. %50ean jarriko da muga aktiboak konpondu edo erosteko..
    • Aktibo zirkulatzaileak edo stock komertzialak birjartzeak dakarren zenbatekoa, beste laguntza batzuk eta aseguru-etxeek edota edotaAseguruen Konpentsazio Partzuergoak aurreikusiriko kalte-ordainak zenbateko horretatik kendu ondoren
  •   Laguntzaren ezaugarriak
    • Maileguaren zenbatekoa, gehienez ere, laguntzaren xedeko inbertsioaren %100ekoa izango da
    • Amortizatzeko epea 7 urtekoa izango da, eta epe horretan barne dago oro har 12 hilabetekoa izango den hasierako gabealdia.
    • Aplikatuko den interes tasarik handiena EUROIBOR gehi 0,50 puntu izango da. Eragiketa elkarrekiko berme-sozietateren batek babesten badu, aipatu interesa 0,25 puntu jaitsiko da.
    • Aplikagarri izango den gastu bakarra hasierako komisioa izango da, haren kostu gehiena %0,25 puntukoa delarik.
    • Maileguak linealki amortizatuko dira, kuota berdina eta hiru hiletan behin ordaintzekoa delarik..
    • Hobaria %5 puntukoa izango da.
    • Diru-laguntza behin batez ordainduko zaio dagokion finantza erakundeari eta beronek osorik aplikatuko dio maileguaren kapital biziaren murrizketari, jaso bezain pronto.



3- Automobil ibilgailuak birjartzea

   Diru-laguntza jaso ahal duten inbertsioak

  • Ezbehartutako automobil ibilgailuak.


   Betekizunak

  • Automobil ibilgailuaren asegurua indarrean izatea.
  • Kotxeak eta 49 zentrimetro kubotik gorako motozikletak .


    Laguntzaren ezaugarriak

  • 2.000 euro, betiere ibilgailu berria dekretua indarrean sartzen denez geroztik 4 hileko epealdian erosten bada

Itzuli


Araudia Ekainaren 17ko 107/2008ko dekretua, diru-laguntzak ematea 2008ko maiatzan 31n eta ekainean  izandako uholdeen ondorioz hainbat alorretan izan diren kalteak arintzeko erregulatzen duena EHAA ( Kb, pdf)

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legea (pdf, 465Kb)

Itzuli


Harremanak norekin

Informazioa

  • Interesatuek argibide gehiago nahi badute Arreta emateko Zuzenean Zerbitzua (012 telefonoa) erabili ahal dute.

Imprimakiak

Eskabide orriak Dekretuko I., II. eta III. eranskinetan ageri direnak dira.

  • I. Eranskina - Laguntza-maileguetarako Eskabidea ( pdf, 269 Kb)
  • II. Eranskina - finantza-erakundeak eta eskatzaileak sinaturiko mailegu-eragiketarako eskabidea (pdf, 38 Kb)
  • III. Eranskina - automobili ibilgailuak birjartzeko eskabidea (pdf, 39 Kb)

Eskabideak aurkeztea

Eskabideak honako helbide hauetako egoitzetara bidali ahal dira:

Eusko Jaurlaritzaren egoitzak : Arreta orokorreko guneak ( Zuzenean zerbitzua):

  • Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2
  • Bilbao, Gran Vía kalea, 85.
  • Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak: 

  • Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2. 
  • o Bilbo, General Concha kalea, 23. 
  • o Donostia - San Sebastián, Easo kalea, 10.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkaritzak:

  • Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
  • Bilbao, Gran Vía kalea, 85
  • Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.

-   Trafikoko lurralde bulegoak :

  •  Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2
  •  Bilbo, Ercilla kalea, 4
  •  Donostia-San Sebastián, San Marcial kalea, 12

Itzuli


Erantsi beharreko agiriak

1º) Etxebizitzak eta burutzeko bidean dauden eraikuntzak konpontzeko , interesatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko dituI.Eranskinarekin batera (pdf, 269kb) :

  • IFK/NANaren kopia.
  • Etxebizitzaren edota eranskinen jabetza, edukitzea edo erabilera egiaztatzen duen agiria (eskritura).
  • Etxebizitzaren edota eranskinen jabearen baimena, nahitaezko luzapeneko kontratua izanez gero.
  • Familia ugariaren tituluaren kopia, hala dagokionean.
  • Egoki egiaztatutako (Inbertsio-proiektuen edo aktibo zirkulatzaileen birjarpen proiektuen proformako edo behin betiko fakturez ) beharrezko inbertsioei eta gastuei buruzko azalpen memoria.
  • Finantza erakundearen eta eskatzailearen artean izenpetutako mailegu eragiketaren eskabidearen kopia II.Eranskina (pdf, 38 Kb). .
  • Beste edozein gorabehera, eskatzailearen iritziz esanguratsua baldin bada.

2º) Industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu eta turismo alorretako laguntzetarako, interesatuak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu I.Eranskinarekin batera (pdf, 269kb):

  • IFK/NANaren kopia.
  • Enpresariaren ordezkariaren notaritza-ahalmenaren kopia, pertsona juridikoen kasuan.
  • Egoki egiaztatutako (Inbertsio-proiektuen edo aktibo zirkulatzaileen birjarpen proiektuen proformako edo behin betiko fakturez) beharrezko inbertsioei eta gastuei buruzko azalpen memoria..
  • Finantza erakundearen eta eskatzailearen artean izenpetutako mailegu eragiketaren eskabidearen kopia II.Eranskina (pdf, 38 Kb)
  • Beste edozein gorabehera, eskatzailearen iritziz esanguratsua baldin bada. .

3.) Automobil ibilgailuak birjartzeko laguntzetarako interesatuak eskabide orriarekin III. Eranskina (pdf, 39Kb):

  • IFK/NANaren kopia
  • Enpresariaren ordezkariaren notaritza-ahalmenaren kopia, pertsona juridikoen kasuan.
  • Automobil ibilgailuaren jabetza adierazten duen ziurtagiria (gidabaimena).
  • Automobil ibilgailuaren azkeneko aseguruaren poliza edo ordainagiria .
  • Aitorpena Ibilgailua behin betiko bajan dagoela adieraziz.
  •  Ibilgailua berriaren erosketa faktura.
  • Hirugarrenaren datuen alta dokumentua (kobratzeko banku-datuak)

Itzuli


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008ko urriaren 31 arte.

Itzuli


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak honako helbide hauetako egoitzetara bidali ahal dira:

Eusko Jaurlaritzaren egoitzak : Arreta orokorreko guneak ( Zuzenean zerbitzua):

  • Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2
  • Bilbao, Gran Vía kalea, 85.
  • Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko lurralde bulegoak: 

  • Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2. 
  • o Bilbo, General Concha kalea, 23. 
  • o Donostia - San Sebastián, Easo kalea, 10.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde ordezkaritzak:

  • Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2.
  • Bilbao, Gran Vía kalea, 85
  • Donostia-San Sebastián, Andía Kalea, 13.

-   Trafikoko lurralde bulegoak :

  •  Vitoria-Gasteiz, Samaniego kalea, 2
  •  Bilbo, Ercilla kalea, 4
  •  Donostia-San Sebastián, San Marcial kalea, 12

Itzuli


Tramiteen deskripzioa

1- Etxebizitzak eta burutzeko bidean dauden eraikuntzak konpontzeko laguntzetarako

2- Industria, merkataritza, nekazaritza, zerbitzu eta turismo alorretako laguntzetarako

3- Automobil ibilgailuak birjartzeko laguntzetarako

  • Behar direnlekuetan   III. Eranskina (pdf, 39 Kb) aurkeztu behar du :
  • Eskabideekin batera interesatuak Automobil ibilgailuak birjartzekoagiriak aurkeztu behar ditu

Itzuli


Egitura Atal Ebazlea

Laguntzetarako eskabideak, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, organo hauek ebatziko dituzte:

Itzuli


Ebazteko epea

Dekretu honen babesean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpen adierazia eman eta hori jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da

Itzuli




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak
  • I.Eranskina - Laguntza-maileguetarako Eskabidea ( pdf, 269 Kb)
  • II.Eranskina - finantza-erakundeak eta eskatzaileak sinaturiko mailegu-eragiketarako eskabidea (pdf, 38 Kb) 
  • III.Eranskina - automobili ibilgailuak birjartzeko eskabidea (pdf, 39 Kb)

Itzuli


Bestelako Agiriak

Maiz egiten diren galderak

Itzuli


Oharrak

Ez dago

Itzuli


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.