Industrialdeetarako Renove Plana, urbanizazioa Programa. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Industrialdeetarako Renove Plana, urbanizazioa Programa. 2019
Xedea: 
Programa honen helburua da laguntza ematea Industrialdeetan, Enpresa Parkeetan eta Jarduera Ekonomikoko Guneetan kokatutako urbanizazio-gune publiko eta pribatuak berrurbanizatu, zaharberritu, birgaitu eta hobetzeko proiektuak eta ekintzak gauzatzeko. Hartarako, ekintza-ildo hauetan banatuko dira: - 1. ildoa: “Ezkerraldea Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean” sartutako udalerrietan egingo diren ekintzak. Hauek dira eskualde horietako udalerriak:Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Zierbena, Erandio, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia eta Irun. - 2. ildoa: “Ezkerraldea Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean” ez dauden EAEko gainerako udalerrietan egingo diren ekintzak.
Diru kopurua: 
3.100.000,00 euroz
Deialdiaren araudia: 
  • EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 2koa (EHAA Zk. 90/2018)
    EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 2koa, SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen eta argitaratzen baitira «Industrialdeetarako Renove Plana Urbanizazioa 2019 laguntza programa arautzen duten oinarriak, eta beketarako deialdia egiten baita.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Deialdia egiten duen organoa: 
SPRI - Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta: 
Urkijo Zumarkalea, 36 4. solairua Bizkaia Plaza eraikina 48011 Bilbo
Telefono bidezko arreta: 
Telefono: 902 702 142. Fax: 94 403 70 22.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Urkijo Zumarkalea, 36 4. solairua Bizkaia Plaza eraikina 48011 Bilbo
ItzuliUrkijo Zumarkalea, 36 4. solairua Bizkaia Plaza eraikina 48011 Bilbo
Industrialdeetarako Renove Plana, urbanizazioa Programa. 2019
Programa honen helburua da laguntza ematea Industrialdeetan, Enpresa Parkeetan eta Jarduera Ekonomikoko Guneetan kokatutako urbanizazio-gune publiko eta pribatuak berrurbanizatu, zaharberritu, birgaitu eta hobetzeko proiektuak eta ekintzak gauzatzeko. Hartarako, ekintza-ildo hauetan banatuko dira: - 1. ildoa: “Ezkerraldea Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean” sartutako udalerrietan egingo diren ekintzak. Hauek dira eskualde horietako udalerriak:Abanto Zierbena, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Zierbena, Erandio, Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hernani, Hondarribia eta Irun. - 2. ildoa: “Ezkerraldea Meatzaldea eta Oarsoaldea eskualdeen garapen sozio-ekonomikorako 2018-2019 Talka Planean” ez dauden EAEko gainerako udalerrietan egingo diren ekintzak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte diruz lagundu daitezkeen proiektuak egiteko titulu juridikoa daukatenek, zehazki, udalek, udal-mankomunitateek, koadrilek eta administrazio-batzordeek, kontzejuek, Euskadiko garapenerako elkarteek, kontserbaziorako erakunde urbanistikoek, enpresa-komunitateek edo elkarteek, eta oinarri hauetan aurreikusitako ekintzak industrialdeetan, enpresa-parkeetan eta jarduera ekonomikoko guneetan gauzatzen dituzten enpresek (bakarka nahiz lankidetzan).
a) Dirulaguntza bideratzea Programa honen oinarrietan aurreikusitako ekintzetara, hau da, EAEn kokatutako Industrialde, Enpresa-parke eta Jarduera Ekonomikoko Guneetara. b) Urbanizazio Publikoari dagokionez, zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatzea zilegi duela aritzea dirulaguntzaren xede den Industrialdean, Enpresa-parkean edo Jarduera Ekonomikoko Gunean, argi adieraziz erantzukizuna hartzen duela egoera onean mantentzeko urbanizazio publikorako, ekipamenduetarako, zuzkidurarako edo jabari publikorako espazio guztiak edo batzuk. c) Urbanizazio Pribatuari dagokionez, zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatzea zilegi duela aritzea aipatu azalera horretan. d) Eraikinari dagokionez, zuzenbidean onartutako edozein bitartekoren bidez egiaztatzea zilegi duela aritzea aipatu azalera horretan. e) Toki Administrazioei dagokienez, SPRIrekin Diru Laguntzak Arautzeko Hitzarmen bat izenpetzea, zeinean diru laguntza emateko baldintzak zehaztuko diren, araudi honetan, Euskadiko Toki Erakundeen Legean eta gainerako arau aplikagarrietan xedatutakoa aplikatuz. f) Enpresa egunean egotea Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrarekiko eta bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharretan, eta baita ere Eusko Jaurlaritzarekiko betebeharretan, eta ez izatea iraungitako, erreklamatutako edo ordaindu gabeko zorrik SPRI Taldeko ezein enpresarekin.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
3.100.000,00 euroz
Muga: 
Diruz laguntzeko moduko ekintza bat edo gehiago egiteko ekitaldian zehar, erakunde bakoitzak urtean 200.000 euroko diru-laguntza jasoko du gehienez, salbu eta 1. ildoko udalerrietako Tokiko Administrazioek, kasu horretan diru-laguntza 300.000 eurorainokoa izango delarik gehienez.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena, 3.3 artikuluan definituta dagoena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia edo ahalorde hori eman izanaren akordioaren ziurtagiri orijinala. c) Erakunde onuradunaren IFZ. d) Erakundeak dagozkion zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko edo bere kolaboratzaileekiko zerga betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak, gehienez hiru hilabeteko antzinatasuna dutenak; eta berariazko baimena SPRIri eska diezaien organo eskudunei egiazta dezatela benetan bete direla zerga administrazioekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. e) Finantza erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko. f) Urbanizazio Publikoko proiektuetarako, eskatzaileak diru-laguntza eskatzen den Industrialde, Parke edo Jarduera Ekonomikoko Gunean aritzea zilegi duela ziurtatzen duen dokumentuaren kopia baliagarria, non adieraziko den eskatzaileak baduela interesa edo erantzukizuna hartzen duela egoera onean mantentzeko urbanizazio publikorako, ekipamenduetarako, zuzkiduretarako eta horien jabari publikorako espazio guztiak edo batzuk. Orobat aurkeztu beharko da proiektua garatuko den lursaileko Udalaren ziurtagiri bat esanez lursail hori jarduera ekonomikorako gune batean kokatuta dagoela, 25.000 m2.tik gora dituela, eta bere urbanizazio lanak bukatuak zirela 2012ko abenduaren 31a baino lehen. g) Urbanizazio Pribatuko proiektuetarako, proiektua gauzatuko den espazioaren titulartasuna (bakarkakoa ala partekatua) egiaztatzen duen erregistroko ziurtagiria. Alokairuan daudenek egoera hori akreditatu beharko dute espazioaren erabilera baimentzen duen lagapen kontratua aurkeztuta. h) Memoriaren proiektua, hor sartuz: ż Proiektuaren laburpena, proiektuaren xede den espazioaren egungo egoerari buruzko memoria (gehienez 10 orrialde), lanak hasteko eta bukatzeko aurreikusitako data, eta proiektuaren kokapena. ż Proiektuaren aurrekontua partidaka banakatuta, balizko hornitzaileen eskaintzekin, fakturekin edo proformekin. i) Baimena SPRIri honek eska dezan zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan) alta emanda dagoen epigrafea. Lankidetzako proiektuak badira (Urbanizazio Pribatukoak edo Enpresari Elkarte bat sotzeko proiektuak), enpresa eskatzaileek laguntza eskaera bakarra aurkeztu behar dute proiektu bakoitzeko, egitasmoan partaide diren guztien legezko ordezkariek modu digitalean sinatua. Programa honetatik eratorritako betebehar guztiei solidarioki erantzungo diete enpresa partaide guztiek. Erakunde onuradunen ahaldunetako batek proiektuaren buruzagitza hartu behar du, egtasmoaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko eta proiektuak aurrera egin dezan SPRIrekin izan beharreko bitartekaritza- eta harreman-funtzioak bere gain hartzeko, bai eta erakunde horren parte-hartze maila islatzeko, lankidetza-proiektuko gainerako enpresa guztiek duten erantzukizun solidarioa alde batera utzi gabe.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/16 - 2019/10/30
Aurkezteko epe-muga: 
Laguntza eskaerak aurkezteko epea oinarri hauek Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren hurrengo lanegunaren biharamunean hasiko da eta 2019ko urriaren 30ean, eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua), amaituko da, diru bailabideak lehenago agortzen ez badira.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea