Ondasun higiezinen gaineko zergaren laguntzak: (OHZ). Donostia-San Sebastián 2019

LABURPENA
Titulua: 
Ondasun higiezinen gaineko zergaren laguntzak: (OHZ). Donostia-San Sebastián 2019
Xedea: 
Hiriko saltoki enblematikoak sustatu ahal izango dira, batetik, garatzen duten jarduera ekonomikoa sendotzen laguntzeko, eta, bestetik, hiriko arkitekturarako irudikatzen duten ondarea zaintzen laguntzeko.
Diru kopurua: 
50.000,00 euroz
Deialdiaren araudia: 
  • Deialdia (GAO Zk. 46/2019)
    Ondasun higiezinen zergaren (OHZ) % 50 finantzatzeko programa araupe tzen duten oinarriak argitaratzeko iragarkia, merkataritza eta ostalaritza sektoreari zuzenduta, UP! 2019 Donostiako Ekonomia Sustatzeko Planaren barruan.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Donostiako sustapena
Deialdia egiten duen organoa: 
Donostiako sustapena
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
TRAMITAZIOAK
Ondasun higiezinen gaineko zergaren laguntzak: (OHZ). Donostia-San Sebastián 2019
Hiriko saltoki enblematikoak sustatu ahal izango dira, batetik, garatzen duten jarduera ekonomikoa sendotzen laguntzeko, eta, bestetik, hiriko arkitekturarako irudikatzen duten ondarea zaintzen laguntzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Beraz, laguntzak jarduera komertziala garatzen 50 urtetik gora daramatzaten merkatari eta/edo establezimendu komertzialentzat izango dira
a) Titular berak edo ez, lokal berean (kokapena) eta 50 urtez etenik gabe garatutako jarduera komertzialak izatea, Donostiako udal-mugartean. b) Donostiako udal-mugartean, lokal berean edo beste batean 50 urtetik gora etenik gabe alta emanda dauden pertsonak eta/edo erakunde komertzialak izatea, jarduera berdinarekin jarraitzen badute edo ez badute jarraitzen
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
50.000,00 euroz
Muga: 
Horrela, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) ordainagiriaren %50eko laguntza ekonomikoa emango zaie, Donostiako eremuan kokatutako establezimendu komertzialen ohiko helbideen kasuan
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioa
Dokumentazioa:
  • -Eskaera-orria (¿Eskaera¿ eranskina). -Laguntza eskatzen duen pertsonaren edo erakundearen bankuko datuen alta-fitxa, dagokion banku-erakundeak zigilatuta ("Bankuko datuak" Eranskina). -Pertsona fisikoa bada, eskatzailearen NANaren kopia. -Pertsona juridikoa bada, eskatzailearen IFKren kopia, eta, hala behar izanez gero, sinatzailearen NANa. -Pertsona juridikoa bada, eskritura edo eraketa-agiriak, Estatutuak edo sorrera-akta; bertan, beren jarduera erregulatzeko araudiak jasoko dira, behar bezala inskribatuta, hala badagokio, dagokion erregistro publikoan, zer-nolako pertsona juridikoa den kontuan hartuta. Berezko nortasun juridikorik gabeko Sozietate Zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilaturiko kontratu pribatua sartuko da. -Eskaera sinatzen duen pertsona ez badator bat eskrituran edo eraketa-agirietan inskribaturikoekin, ahalordetzearen eskritura publikoa ere aurkeztu beharko da, eskaera egiteko eskumena egiaztatzeko. -Laguntza eskatzen duen enpresak zerga-betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. -Laguntza eskatzen duen enpresak Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea egiaztatzen duen dokumentazioa. -Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako jarduera ekonomikoen dokumentu eguneratua-historikoa, laguntza eskatzen duen pertsonarena, edo jarduera-lizentzia. -OHZ lokalaren jabeak ordaintzen badu eta hori jardueraren titularra baldin bada, jarduera komertziala egiten den lokalaren jabetzaren titulua aurkeztu beharko du (lokal horren OHZrako eskatuko da laguntza ekonomikoa). -OHZ jardueraren titularrak ordaintzen badu eta hori lokalaren errentaria bada, jarduera komertziala egiten den lokalaren alokairu-kontratua aurkeztu beharko du (lokal horren OHZrako eskatuko da laguntza ekonomikoa). -Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiriaren kopia, 2018ko ekitaldikoa, eta horren banku-ordainketaren ziurtagiria. -Donostiako Udalaren ziurtagiria, laguntzaren eskatzaileak Udalarekin ez duela zorrik egiaztatzeko, edo, haren ordez, berariazko baimena ("Eskaera" eranskinean sartua) Donostiako Sustapenak informazio hori Udaletik zuzenean eskuratu ahal izateko. -Beste enpresa batzuen %25eko edo gehiagoko partaidetza zuzenean edo zeharka duten pertsona juridikoek "Enpresa parte-hartzailearen erantzukizunpeko adierazpena" aurkeztu beharko dute parte-hartzaileak behar bezala sinatuta.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Formulario


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/03/08 - 2019/03/31
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea