Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019
Xedea: 
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko, energiaren kontsumoa murriztea, geotermia aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko
Diru kopurua: 
1.050.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
  • EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa (EHAA Zk. 88/2019)
    EBAZPENA, 2019ko apirilaren 29koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen, deitzen eta argitaratzen baitira geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeari begirako dirulaguntzen programaren 2019. urteko oinarri arautzaileak.
  • EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa (EHAA Zk. 176/2019)
    EBAZPENA, 2019ko irailaren 2koa, EEE–Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita baliabide ekonomikoak areagotzea 2019ko ekitaldian, geotermia ustiatzeko instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programaren deialdia finantzatzeko
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa: 
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta: 
Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbo
Telefono bidezko arreta: 
Teléfono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Bizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbo
ItzuliBizkaia plaza eraikina Urkixo zumarkalea, 36. 1. solairua 48011 Bilbo
Geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko laguntzen programa. 2019
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, Oinarri hauek arautzen dituen laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko, energiaren kontsumoa murriztea, geotermia aprobetxatzeko instalazioen sustapenaren bidez. Hala, energia berriztagarrien parte hartzea areagotuko da. Horretarako, onuradun izan daitezkeen pertsonen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Programa honek arautzen dituen diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: a) Izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridiko guztiak eta etxejabeen elkarteak, baldin eta geotermia erabiltzeko instalazioetan inbertsioak egiten badituzte EAEn. Diru laguntzez baliatzeko jarduerak Laguntza Programa honen 4. oinarrian zehazten dira. b) Halaber, udalak, udal mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak, Laguntza Programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn. c) Merkataritza sozietateak, baldin eta beren titulartasuna bere osotasunean EAEko udal batena edo batzuena dena, eta haien helburuak Laguntza Programa honetako 4. ataletan jasotzen diren jarduerak gauzatzea ahalbidetzen badu. d) Energia Zerbitzu Enpresa (aurrerantzean, «ESE») moduan diharduen edozein pertsona juridiko, baldin eta dirulaguntza-programa honetako 4. oinarri edo atalean aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEn, 2.1 atal honetan adierazten diren onuradun potentzialen kontura esklusiboki.
Pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik zein diru laguntza emanez gero egoera edo baldintza horretan jarraitu ahal izateko, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea, eta hala badagokio, diru laguntzak itzuli behar izateagatiko betebeharren ordainketak ere.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
1.050.000,00 euros
Muga: 
Laguntzen programa honen kontura gauzatuko diren jardueretan, proiektu bakar batek edo bakoitzak jaso dezakeen gehieneko dirulaguntza hirurogeita hamar mila (70.000) eurokoa izango da, eta onuraduneko jaso daitekeen gehieneko dirulaguntza hirurogeita hamar mila (70.000) eurokoa izango da, eta ez da inola ere gaindituko proiektu mota bakoitzerako ezarritako ehunekoa, oinarri hauetako 4. atalean azaltzen direnak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • aDeialdiaren oinarriak ikustea
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/14 - 2019/10/31
Aurkezteko epe-muga: 
Laguntza programari esleitutako diru-saila agortzen denean amaituko da.
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea