Bilbo udalerrian sektore ekonomiko estrategikoekin zerikusia duten ekitaldietarako diru-laguntzAK. 2018

LABURPENA
Titulua:
Bilbo udalerrian sektore ekonomiko estrategikoekin zerikusia duten ekitaldietarako diru-laguntzAK. 2018
Xedea:
Sektore ekonomiko estrategikoetan duten inpaktuaren ikuspegitik Bilborako interesgarriak diren ekitaldiak egitea, horiek Bilborako ekonomia eta gizarte-aberastasuna sortzeari lotuak badaude.
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Bilbao Ekintza
Deialdia egiten duen organoa:
Bilbao Ekintza
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Navarra kalea 5, 3ª
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Navarra kalea 5, 3ª
Itzuli Navarra kalea 5, 3ª
Bilbo udalerrian sektore ekonomiko estrategikoekin zerikusia duten ekitaldietarako diru-laguntzAK. 2018
Sektore ekonomiko estrategikoetan duten inpaktuaren ikuspegitik Bilborako interesgarriak diren ekitaldiak egitea, horiek Bilborako ekonomia eta gizarte-aberastasuna sortzeari lotuak badaude.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Pertsona fisiko eta juridikoak.
Administrazio-betekizunak 1. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege-debekuetan sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne. 2. Laguntzak emateko eta, hala denean, ordaintzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta bere erakunde autonomoek edo Bilboko Udalak berak eta bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan abiarazitako edozein itzulketa edo zehapen-prozedura amaitu beharko da aurretik. 3. Halaber, ezin izango dituzte laguntzak eskuratu Lan Ekintza-Bilbaoren eta Bilbao Ekintza EPEL entitatearen aurreko deialdietan eskuratutako laguntzak behar bezala aprobetxatu ez dituzten pertsona fisikoek edo/eta juridikoek. 4. Egunean egotea, bai administrazio publikoekiko dagozkion zerga-betekizunetan, bai Gizarte Segurantzarekiko bete beharrekoetan ere. Bilboko Udalarekiko zerga egoera ofizioz egiaztatu ahal izango du Bilbao Ekintza EPEL entitateak.
PRESTAZIOA
Muga:
A motako ekitaldiak direnean, gehienez 30.000,00 euro. B motako ekitaldiak direnean, gehienez 20.000,00 euro. C motako ekitaldiak direnean, gehienez 10.000,00 euro. Zenbatekoak ez du inolaz ere eskatutakoa gaindituko, ezta diru-laguntza jaso dezaketen jardueren aurrekontuaren %50 ere.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • A. Eskabide-orria (deialdi honetan I. eranskinean ageri den eredua), erakundearen ordezkariak sinatua; adierazpen hauek barne hartuko ditu: 1. Helburu berarekin lortutako diru-laguntzen zerrenda, laguntzen emaileak eta zenbatekoak zehazturik, eta etorkizunean beste diru-laguntzarik jasoz gero Bilbao Ekintzari horren berri emateko konpromisoa. 2. Deialdiaren edukia ezagutzen delako eta bertan jasotako eskakizunak betetzen direlako adierazpena. 3. Diru-laguntzaren baldintzak betetzeko konpromisoa. 4. Erantzukizunpeko adierazpena; haren bitartez adieraziko du eskatzailea ez dagoela laguntzen onuradun izatea eragozten duten kasuetako ezeinetan, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. 5.- Eskatzailea udal honekiko zerga-betebeharrei dagokienez egunean dagoelako adierazpena. B. Eskaeraren inprimakiarekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da, salbu eta aurreko deialdietan aurkeztu direnean eta aldarazi ez direnean. - Erakundearen estatutuak, legez onetsita eta haien inskripzio egiaztagiriarekin batera. - Erakundearen IFZ. - Ogasun Publikoarekiko betebeharrei dagokienez ere egunean dagoelako ziurtagiria. - Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoelako ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emana. - Bankuko datuen fitxa, ereduaren arabera. C. Dokumentazio teknikoa Diru-laguntza eskatzeko arrazoia den jardueraren plan zehatza eta sinatua. Planean atal hauek zehaztuko dira: 1. Erakunde eskatzailearen aurkezpena. 2. Diru-laguntza eskatzeko arrazoia den jardueraren aurkezpena. 2.1. Jardueraren deskribapen osoa. Atal honetan honako hauen aipamenak egingo dira: o Kokatzen den sektore ekonomikoa sustatu eta garatzea. - Enpresa eta pertsona ekintzaileentzat ala tokiko talentuentzat negozio aukerak sortzea finantzaketa-txanden, networkingaren saioen eta abarren bitartez. - Tokiko talentuari balioa ematea (sektore hauekin zerikusia duten diziplinetako ikasleak eta abar) - Tokiko enpresak ikus daitezen sustatzea eta abar. - Sektorea berritzen eta finkatzen laguntzea, baita tokiko enpresek joera orokorrak ezagutzen ere. o Sektorean erreferentzia gisa hiria sendotzen laguntzea 3. Programaren finantzabideei buruzko txostena. 4. Aurrekontuaren edo aurrekontuen xehetasunak, eskatzen diren jardueren unitate prezioak zehaztuta edota jarduera horien proforma fakturak. Oinarri hauek argitaratu aurretik gauzatutako jardueren kasuan, horietan egindako gastuen fakturak ere aurkeztu ahalko dira.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/08/07 - 2018/09/12
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.