Garraio arloko enpresak nazioartekotzeko laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Garraio arloko enpresak nazioartekotzeko laguntzak
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden garraio-sektoreko enpresei kanpoan lehiakorrago izaten, nazioarteko jarduerak sendotzen eta enpresak kanpoan ezartzen zein garraio-sistema iraunkor bat lortzen laguntzea.

 

 

Diru kopurua:

50.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • 2012ko irailaren 19ko AGINDUA (EHAA Zk. 186/2012)

    AGINDUA, 2012ko irailaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektoreko enpresak nazioartekotzeko laguntza-programa bat ezartzen duena.

Enpresa eremua:
  • Laguntza mota: Finantza-ekarpena
  • Enpresaren bizitza egitatea: Hazkundea eta garapena ; Berrikuntza ; Sendotzea ; Nazioartekotzea ; Enpresak sortzea
  • Enpresa eremua: Ezaguera sortzea ; Berrikuntza ; Enpresa-sustapena ; Enpresak sortzea
  • Enpresa sektorea: **Sin término**
  • Geografia eremua: Euskal Herria
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Deialdia egiten duen organoa:
Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako Sailburua
Erakunde erabakigarria:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal ebazlea:
Garraio Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
EAEko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektoreko enpresak nazioartekotzeko laguntzak.

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden garraio-sektoreko enpresei kanpoan lehiakorrago izaten, nazioarteko jarduerak sendotzen eta enpresak kanpoan ezartzen zein garraio-sistema iraunkor bat lortzen laguntzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisikoak nahiz juridikoak.

Diru-laguntza jasotzeko, pertsona fisikoek nahiz juridikoek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Salgaien eta bidaiarien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.

c) Bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, salgaien eta 9 plaza baino gehiago (gidaria barne) dituzten ibilgailuetan bidaiarien garraio publikoan aritzeko. Merkaturatzeko sozietateen eta garraiolari kooperatiben kasuan, onuradun izateko, bazkideek edo kooperatibistek gutxienez aipatutako hiru baimen izan beharko dituzte.

d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

e) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko berrogeita hamar mila (50.000) euroko diru kopurua baliatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetatik hartuta.

Muga:

1.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzen egiaztatutako gastuen % 25eko itzuli beharrik gabeko diru-laguntza bat izango da, eta kopuru horri % 30 erantsiko zaio, eskatzaileak ziurtagiria badu, ekonomikoki eta ingurumen aldetik eraginkorra eta jasangarriak diren ibilgailuen kudeaketari buruzkoa. Onuradun bakoitzak gehienez ere 4.000 euro jasoko ditu.

2.– Agindu honen 1.2 artikuluan ezarritako diru kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen 1. puntuan jasotako gehieneko laguntza ordaintzeko, ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztien artean banatuko da dirua. Banaketa egiteko, bakoitzari eman beharko litzaiokeenak guztiei eman beharrekoarekiko izango lukeen proportzio berari eutsiko zaio.

Ordainketa modua:

Dirua dena betera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastua faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan. Nolanahi ere, eskabidearekin aurkeztu ez bada behintzat, behin betiko faktura 2012ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaerak eta agiriak aurkeztea
Eskaerak eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Dokumentazioa:
  • Agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Agiriak aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza onartzea
Diru-laguntza onartzea:
Interesduna ados badago emandako diru-laguntzarekin eskuragarri dagoen formularioa betez onar dezake. Horrela bada, onarpena jasotakoan, Administrazioak jarraituko du izapidetzen diru-laguntzaren ordainketa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza onartzea (Laguntza emateko dokumentua)

Interesdunak bete behar duen formularioa emandako diru-laguntza onartzeko.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Diru-laguntza egiaztatzea
Diru-laguntza egiaztatzea:
Diru-laguntza jasotzen dutenek, behin diru-laguntza eman eta Administrazioak ordaindutakoan, diru-laguntza emateko betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak aurkeztea (Laguntza emateko dokumentua)

Interesdunak bete behar duen formularioa administrazioak eskatutako agiriak aurkezteko.

Dokumentazioa:
  • Diru-laguntza egiaztatzeko agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu diru-laguntza egiaztatzeko eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Agiriak aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu diru-laguntza egiaztatzeko eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/09/25 - 2012/10/26
Aurkezteko epe-muga:

- 2012-09-25etik 2012-10-26ra

Ebazteko epea:

Sei hilabete.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak; Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak; Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.