Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak sortzen laguntzeko diru-laguntzak. Lasarte-Oria 2019

LABURPENA
Titulua: 
Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak sortzen laguntzeko diru-laguntzak. Lasarte-Oria 2019
Xedea: 
Lasarte-Orian kokatutako txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloko enpresa txikiak sortzen laguntze arren Lasarte-Oriako Udalak eman ahalko dituen laguntza ekonomikoen deialdia eta kontzesioa arautzea da oinarri hauen xedea.
Deialdiaren araudia: 
  • Convocatoria 2019 (BOG Zk. 84/2019)
    Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonaletako empresa txikiak sortzen laguntzeko diru-laguntzak konkurrentzia libreko erregimenean emateko oinarri espezifikoak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Lasarte-Oriako Udala
Deialdia egiten duen organoa: 
Lasarte-Oriako Udala
Erakunde erabakigarria: 
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta: 
Kale Nagusia, 22, 20160 Lasarte
Telefono bidezko arreta: 
943 37 60 55
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
Kale Nagusia, 22, 20160 Lasarte
ItzuliKale Nagusia, 22, 20160 Lasarte
Merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak sortzen laguntzeko diru-laguntzak. Lasarte-Oria 2019
Lasarte-Orian kokatutako txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloko enpresa txikiak sortzen laguntze arren Lasarte-Oriako Udalak eman ahalko dituen laguntza ekonomikoen deialdia eta kontzesioa arautzea da oinarri hauen xedea.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Oinarri hauen xedea da Lasarte-Orian kokatutako txikizkako merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen arloko enpresa txikiak sortzen laguntzearren Lasarte-Oriako Udalak eman ahalko dituen laguntza ekonomikoen deialdia eta konkurrentzia libreko erregimenean kontzesioa arautzea.
1. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Segurantza Sozialeko dagokion erregimenean hasierako alta ematea 2016ko urtarrilaren 1a eta oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara tzen diren eguna bitartean. 2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo antzekoan matrikulatuta egona ez izatea zeinetarako laguntza eskatzen duten enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan. 3. Egoitza soziala eta fiskala Lasarte-Orian kokatutako lantoki batean izatea. 4. Lasarte-Orian establezimendu bat izatea, zona baimendunean sarbide publikoa duena eta aurkeztu beharreko memorian deskribatutako jarduera garatuko dena. 5. Mikroenpresa izateko baldintza betetzea, hau da, gehienez ere 10 pertso nari lan ematekoa. 6. Gorago adierazitako baldintze takoren bat betetzen ez dituzten enpresek ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan.
PRESTAZIOA
Muga: 
a) Izaera orokorrarekin: Diruz laguntzekoa den gastuaren %40koa izango da diru-laguntza. Establezimenduko emango den laguntza gehienez ere 1.500 eurokoa izango da. b) Izaera partikularrez, Eragin Komertzial Maximoko Eremuetan kokaturiko establezimenduentzat: establezimendu gutxien dagoen eta ostalaritza eta merkataritza arloko jarduera gutxien duten herriko eremu komertzialak bultzatu nahian, dirulaguntza izango da diruz laguntzekoa den gastuaren %60koa. Establezimenduko emango den laguntza gehienez ere 1.800 eurokoa izango da. Laguntza modalitate hau eskatu ahal izango dute 2014ko Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezian (PERCOn) Eragin Komertzial Maximoko Eremutik kanpo definitutako establezimenduek. II. eranskinean dago Eragin Komertzial Maximoko Eremua osatzen duten herriko kaleen eta haien zenbakien zerrenda. c) Izaera partikularrez, erretiroagatik negozioa uzten duten pertso nak buru dituzten establezimenduen jarraipena ahalbidetzen duten establezimenduentzat: baldin eta eskatzailea eskuratutako edo erretiroagatik aurreko titularrak eskualdatutako establezimendu baten titularra bada, beti ere jarduerak jarraitzen badu, diruz laguntzekoa den gastuaren %60koa izango da diru-laguntza. Establezimenduko emango den laguntza gehienez ere 1.800 eurokoa izango da. d) Izaera partikularrez, desgaitasun onartua duten pertsona bat titular duten establezimenduentzat: Baldin eta eskatzailea establezimendu berriaren titularra bada eta gutxienez %33ko desgaitasun onartu bat badu, diruz laguntzekoa den gastuaren %60koa izango da diru-laguntza. Establezimenduko emango den laguntza gehienez ere 2.500 eurokoa izango da. e) Izaera partikularrez, titulartzat 55 urteko edo gehiagoko pertsona duten establezimenduentzat. Baldin eta eskatzailea establezimendu berriaren titularra bada eta 55 urtetik gorakoa, diruz laguntzekoa den gastuaren % 60koa izango da diru-laguntza. Establezimenduko emango den laguntza gehienez ere 2.500 eurokoa izango da.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskaera-orri espezifikoa: I-B eranskina. b) Proiektuaren memoria, c) Pertsona fisikoa bada: DNIren fotokopia. d) Pertsona juridikoa bada: IFKren fotokopia, enpresa eratzeko eskriturak, ordezkatzeko ahalordeak, ordezkatze ahalordea duen pertsonaren DNIa. e) Segurantza Sozialari pagatu beharrekoetan egunera dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua bere izenean eskatzeko baimena. f) Ogasun Foralari pagatu beharrekoetan egunera dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri eguneratua bere izenean eskatzeko baimena. g) Soldatapeko langilerik ez badu: autonomoen azken hilabeteko kuota pagatu izanaren ordainagiria. h) Soldatapeko langilerik baldin badu: kontrataturiko pertsona bakoitzaren kontratuaren kopia eta Segurantza Sozialeko altaren egiaztagiria. Lanean hasiko den pertsonak gutxienez %33ko desgaitasuna badu, edo emakumea bada edo 55 urte edo gehiago baditu, edo lehenengo enplegua eskatzen duten pertsonak badira, desgaitasuna dagokion agiri ofizialaren bidez egiaztatuko da, adina DNIaren kopiaren bidez eta lehenengo lanpostuaren eskatzaile izatearena, berriz, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko edo Gizarte Segurantzako ziurtagiriarekin. i) Justifikazio-faktura eta ordainagiria duten gastu ordainduen zerrenda. Kontuan izango dira Jarduera Ekonomikoaren Zergan alta eman aurretik egindako pagamenduak, baldin eta jardueraren hasierarekin zerikusia badute, eta alta eman ondoko lehenengo 9 hilabeteetan egindakoak. Ezinbestekoa da zerrenda hori, eta behar bezala datatua eta sinatua aurkeztuko da, dagozkion zutabeetan datu hauek sartuko drelarik: 1. Fakturaren edo gastu-frogagiriaren kontzeptua. 2. Fakturari edo gastu-frogagiriari esleitutako kodea. 3. Fakturetan, faktura-zenbakia 4. Faktura jaulkitako data. 5. Hornitzailea edo hartzailea adieraztea. 6. Ordaindutako zenbatekoa (BEZarekin). 7. Ordainketa-data. Diru-laguntza eskaera aurkezterakoan, ez da beharrezkoa frogagiriak aurkeztea; espedientearen instrukzioa egitean, ausazko lagin bat eskatuko da. Eskatzaileei, nahi badute, txantiloi-eredu bat emango zaie, excell oinarrian egina, eta aurkeztu beharrekoen zerrenda editatzeko erabili ahal izango dute. j) Bideragarritasun plana, Buruntzal dea-Beterri eskualdeko ekintzailetza zerbitzuak erabilitako planaren araberakoa. Bideragarritasun plan hori egiteko, Buruntzal dea-Beterri ekintzailetza-zerbitzuaren arreta bermatua izango du eskura ekintzaileak. k) Zinpeko aitorpena (III. Eranskina), honi buruz: 1. Aurreko titularrarekin ahaidetasunik ba ote duen, aurretiko jarduera baten eskualdatze etan. 2. Mikro enpresa bat izatearen baldintza betetzea. 3. %25etik gorako loturarik edo partizipaziorik ez izatea 2 artikuluko betebeharretako bat betetzen ez duten enpresekin.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/08 - 2019/10/31
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea