Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko. Eibar 2019

LABURPENA
Titulua: 
Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko. Eibar 2019
Xedea: 
«EKIN» : enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea. «IRAUN» : instalazioak lekuz aldatu edo handitu behar dituzten enpresei Eibarren barruan edo Eibarrera. «OSTEKO» : enpresa-ondorengotza beharginek enpresaren kargu eginda.
Deialdiaren araudia: 
  • 2019ko deialdia (GAO Zk. 88/2019)
    Dirulaguntza deia: enpresen ekintzailetza, erakarpena- handipena eta ondorengotza laguntzeko dirulaguntzak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Eibarko Udala
Deialdia egiten duen organoa: 
Eibarko Udala
Erakunde erabakigarria: 
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta: 
PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoa. Untzaga plaza
Telefono bidezko arreta: 
943 70 84 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoa. Untzaga plaza
ItzuliPEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoa. Untzaga plaza
Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko. Eibar 2019
«EKIN» : enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea. «IRAUN» : instalazioak lekuz aldatu edo handitu behar dituzten enpresei Eibarren barruan edo Eibarrera. «OSTEKO» : enpresa-ondorengotza beharginek enpresaren kargu eginda.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluk aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten persona fisiko eta juridikoek eta sozietate zibilek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek.
EKIN diru-laguntza. Diru-laguntzaren eskatzailea pertsona fisikoa bada: Eskaera egiten duen egunean Eibarren erroldatuta egotea. Diru-laguntza eskatu aurreko hiru hilabeteetan etenik gabeko langabezia egoeran egotea. Diru-laguntzaren eskatzailea sozietate zibil bat bada: Sozietatea osatzen duen pertso netako bat gutxienez Eibarren erroldatuta egotea eskaera egiten den egunean. Horrez gain, diru-laguntza eskatu aurreko hiru hilabeteetan gutxienez, etenik gabeko langabezia egoeran egon behar da pertsona hori. Diru-laguntzaren eskatzailea pertsona juridikoa bada: Proiektu berriak gutxienez lanpostu zuzen baten sorrera islatu behar du (lanpostu zuzen hori lanaldi osokoa edo partzialekoa), enplegu sorrera-garbia lekarkeen lanpostua. Lanpostu hori gutxienez 12 hilabetean gutxienez mantendu behar da. Horrez gain, eta kasu guztietan: Enpresa-jarduerak helbide soziala eta fiskala Eibarren eduki behar ditu. Lantokia Eibarren egongo da kokatuta. Eskatzaileek eginda eduki beharko dute Bideragarritasun- Plan bat, DEBEGESAko pertsonal teknikoaren ebaluazio positiboa jaso duen plana. Eskatzaileek ez dira matrikulatuta egongo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo horren antzekoan diruz laguntzea eskatu duen enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan. Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2016ko azaroaren 30aren artean emandakoa izango da. ¿ IRAUN diru-laguntza. Enpresa-jarduerak helbide soziala eta fiskala Eibarren eduki behar ditu. Lantokia Eibarren egongo da kokatuta. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abuztuaren 27aren artean eman izana eduki behar du jarduerak. Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren aurretiazko komunikazioei eta jardueralizen tziei dagokienean. ¿ OSTEKO diru-laguntza. Enpresa-jarduerak helbide soziala eta fiskala Eibarren eduki behar ditu. Lantokia Eibarren egongo da kokatuta. Enpresako beharginen enpresa-ondorengotza hori 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindakoa izango da. Enpresaren esku-aldaketa egin aurreko sei hilabeteetan enpresaren Gizarte Segurantzan alta emana zuten behargin edo langileek egin behar dute ondorengotza. Behargin edo langile horiek partaidetza handiena eduki behar dute enpresaren kapital sozialean. Enpresa bertako beharginen eskuetan geratzeko edo enpresa-ondorengotzaren arrazoiak ¿ekonomikoak, finantzarioak, lan arlokoak¿ behar bezain zehatz eman behar dira. Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren aurretiazko komunikazioei eta jardueralizentziei dagokienean.
PRESTAZIOA
Muga: 
EKIN dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin pertsona juridikoentzat eta 3.000 eurokoa pertsona fisikoentzat eta ondasun-erkidegoentzat. IRAUN dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 5.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin. OSTEKO dirulaguntza: Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin. Enpresa industrialen kasuan (Zerga Jarduera Ekonomikoen lehenengo sailean, 2., 3., eta 4. ataletan egokitutakoak) 10.000 eurokoa izango da gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • Eskaera egiten duenaren nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak: - Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko beste dokumenturen bat. - Pertsona juridikoek: entitatearen eraketa jasotzen duen eskritura edo dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar den moduan inskribatuta. - Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua. Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena agiri bidez. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen agira; eskatzaileak izan behar du kontuaren titularra. Agiri hauetako edozeinek balio du horretarako: bankuko kontu-laburpena, libreta, bankuak egindako egiaztagiria, edo ¿Titular-kontua¿ izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin. Enpresa eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena. Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman empresa eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria. Ekonomia-Jardueren Gaineko Zergaren egiaztagiria (altaren dokumentua, ordaindutako azken ordainagiria, etb.). Hala badagokio, diruz lagungarri diren egindako gastuen fakturak eta frogagiriak. Azalpen-memoria bat, garatu beharreko proiektuaren diseinu globala adieraziko duena, honako atal hauek izanik: - Proiektuaren izenburua. - Eragilea(k) (CV erantsi). - Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa. - Proiektuaren azalpena. Adierazi bereizten dituen ezaugarriak, nori bideratuko zaion, egun dagoen lehia eta hornitzaileak. - Proiektuaren helburuak. - Proiektuaren fase nagusien azalpena eta hauen garapena. - Lanaren kronograma. - Proiektuaren bidegarritasuna eta eraginkortasuna. Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegokio, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da. EKIN dirulaguntzak eskatuz gero, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da: Azterketa ekonomiko-finantzario osoa jaso beharko du: egoeraren balantzea, diruzaintzaren aurreikuspena, errentagarritasun-atalasea eta emaitzen urteko kontuak; egindako inbertsioen xehetasunak eta enpresaren organigrama (adieraziz zer araubidetan dauden langileak). Bideragarritasun-planaren atal guztiak behar den bezala zehaztuta egongo dira. Sortutako lanpostuen Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen frogagiria eta lan-kontratuak. Egingo den jarduera egiteko lizentzia edo aurretiazko komunikazioa. OSTEKO dirulaguntzak eskatuz gero, dokumentazio hau ere aurkeztu behar da: Bideragarritasun-plana, DEBEGESAren aldeko ebaluazioa izan beharko duena. Azterketa ekonomiko-finantzario osoa jaso beharko du: egoeraren balantzea, diruzaintzaren aurreikuspena, errentagarritasun-atalasea eta emaitzen urteko kontuak; egindako inbertsioen xehetasunak eta enpresaren organigrama (adieraziz zer araubidetan dauden langileak). Bideragarritasun-planaren atal guztiak behar den bezala zehaztuta egongo dira. Enpresaren kapital sozialaren eskualdatzea modu sinesgarrian egiaztatzen duen dokumentazioa, oraingo titularrak eta haien parte-hartzearen portzentajea identifikatuta. Enpresa-ondorengotza/erreleboa behar bezala egiaztatzen duen dokumentazioa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/05/14 - 2019/10/18
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea