Bilboko Alde Zaharreko turismo iraunkorra enpresa ideen lehiaketa. 2019

LABURPENA
Titulua:
Bilboko Alde Zaharreko turismo iraunkorra enpresa ideen lehiaketa. 2019
Xedea:
Bilboko Alde Zaharrean garrantzi berezia duten turismo-enpresa eta -jarduerak sustatzea da Oinarrietan jasotako neurrien helburua. Horretarako, lagunduko da inguruko turismoa sustatzeko tresnak hobetzen, eta/edo turismo-produktu berri eta berritzaile bat sortzen eta finkatzen, baldin eta produktuak turismo jasangarriaren oinarriak betetzen baditu.
Deialdiaren araudia:
  • 2019ko deialdia (BAO Zk. 6/2019)
    Bilboko Alde Zaharreko turismo iraunkorra enpresa ideen 2018k lehiaketaren oinarri araultzaileak
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Bilbao Ekintza
Deialdia egiten duen organoa:
Bilbao Ekintza
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Navarra kalea, 5-2. - 48001 Bilbo
Telefono bidezko arreta:
94 420 53 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Navarra kalea, 5-2. - 48001 Bilbo
Itzuli Navarra kalea, 5-2. - 48001 Bilbo
Bilboko Alde Zaharreko turismo iraunkorra enpresa ideen lehiaketa. 2019
Bilboko Alde Zaharrean garrantzi berezia duten turismo-enpresa eta -jarduerak sustatzea da Oinarrietan jasotako neurrien helburua. Horretarako, lagunduko da inguruko turismoa sustatzeko tresnak hobetzen, eta/edo turismo-produktu berri eta berritzaile bat sortzen eta finkatzen, baldin eta produktuak turismo jasangarriaren oinarriak betetzen baditu.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Oinarri hauetan azaldutako turismo jasangarriaren ideiarekin bat datorren garapen-proiektu berritzaile bat, negozio-ildo berri bat edo spin off motako proiektua daukaten enpresak, dagoeneko eratuta daudenak. Enpresa berri bat abian jartzeko behar dena egiteko konpromisoa hartuko duten ekintzaileak, baldin eta Oinarri hauetan azaldutako turismo jasangarriaren ideiarekin bat datorren proiektu bat aurkezten badute.
Eratutako enpresak: -Egoitza fiskala eta/edo soziala Bilbon izatea edo, enpresa berri bat sortu nahi bada, horren egoitza fiskala eta/edo soziala Bilboko udalerrian jartzea. -Eratuta eta/edo erregistratuta egotea, baita ekonomia-jardueren gaineko zergan izena emanda ere, eta identifikazio fiskaleko zenbakia edukitzea. -Proiektu berriaren ideiari buruzko memoria aurkeztea (II. eranskinean dagoen ereduari jarraikiz). -Enpresa egunean egotea bai administrazio publikoekiko dagozkion zerga-betekizunetan, bai Gizarte Segurantzarekiko bete beharrekoetan ere. Bilboko Udalarekiko zerga egoera Bilbao Ekintza EPELek egiaztatuko du ofizioz. Enpresa gisa eratu aurreko enpresa-proiektuak: -Enpresa berri bat sortu nahi izanez gero, egoitza Bilbon jartzeko konpromisoa. -Proiektu berriaren ideiari buruzko memoria aurkeztea (II. eranskinean dagoen ereduari jarraikiz). -Bilboko Udalarekin duten zerga-egoera Bilbao Ekintza EPELek egiaztatuko du ofizioz.
PRESTAZIOA
Muga:
6.000,00 euroz
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • a) Eskatzailea enpresa bat bada - Eskabide-orria eta proiektuaren inprimakia, beteta (I. eta II. eranskinak). - Proiektuaren talde sustatzailea osatzen duten pertsona guztien nortasun agiri nazionalaren kopia. - Proiektuaren talde sustatzailea osatzen duten pertsona guztien curriculum vitae. - Administrazio publiko guztiekin dauzkaten zerga betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekin dauzkatenak ere, egunean dituztela egiaztatzen duten jatorrizko ziurtagiriak. Bilboko Udalarekiko zerga egoera Bilbao Ekintza EPELek egiaztatuko du ofizioz. - Sozietateen edo ondasun erkidegoen kasuan, eskatzailearen ordezkaritza-ahal-mena frogatzen duen agiriaren fotokopia. - IFZaren kopia. - Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda duela ziurtatzen duen agiria. - Proiektuak lehiaketa irabazten badu, hura abian jartzeko eta sustatzeko behar dena egiteko konpromisoa. b) Eskatzailea ekintzailea bada, baina bere enpresa oraindik eratu ez bada - Eskabide-orria eta proiektuaren inprimakia, beteta (I. eta II. eranskinak). - Proiektuaren talde sustatzailea osatzen duten pertsona guztien nortasun agiri nazionalaren kopia. - Proiektuaren talde sustatzailea osatzen duten pertsona guztien curriculum vitae. - Proiektuak lehiaketa irabazten badu, hura abian jartzeko eta sustatzeko behar dena egiteko konpromisoa.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskaera


Elektronikoa
Aplikazioak:


DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/01/10 - 2019/02/07
Aurkezteko epe-muga:
Proposamenak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 7ko 13:00etan bukatuko da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.