Konekta Zaitez Ciudadan@ (KZgunea Sarea)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomia eta Ogasuna


Egitura atal kudeatzailea

Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza


Xedea

Teknologia berriak deritzenen eta batez ere Internet-en gaitasuna eta tresnak ez ezagutzeagatik gerta daitekeen gizarte-diskriminazioa saihestea.

Hiritarrentzako zerbitzuak:

1.- Internet-erako prestakuntza.

2.- Nabigatzea.

3.- Posta elektronikoa.

4.- Komunitateentzako web-orriak prestatu eta gordetzea.


Nori Zuzendua

EAEko udalerriei eta 15 urte baino goragoko herritarrei.


Diru kopurua

Ez dago


Araudia

Eusko Jaurlaritzak:

  1. EJIEren bitartez, zentro bakoitzean erabili beharreko beharrezko software-a duten ordenagailu, inprimagailu, eskaner eta barne sareak erosi eta jarriko ditu. Halaber, horien mantentze-lana ziurtatuko du. Aipatutako tresneria, programa bukatu ondoren (bi-hiru urteren buruan), KZ Ciudadan@ zentroak instalatzeko xede izan dituen herritarren udalari emango zaio.

  2. Profilak ezarriko ditu eta Konekta Zaitez Ciudadan@ zentroak irakaslez hornitzeko arduratuko da, horien kostuari eutsiz.

  3. Kontratazioa eta garapenaren kudeaketa eramango du eta zentro bakoitzean emango diren prestakuntza eta autoprestakuntza ikastaroen gastuari eutsiko dio, beti ere Jaurlaritzako Kontseiluak onartzen duen urteroko aurrekontuarekiko mugaren arabera.

  4. Zentro guztien funtzionamendua koordinatuko du, horien kalitatea ziurtatuz, ezarriko diren baliabideak erabiliz.

  5. Programari laguntzeko publizitate-kanpainak burutuko ditu.

Udalak edo udal-taldeak:

  1. Lokala eman eta prestatuko du, ezarriko diren metro, altzari eta instalazioei dagozkien baldintzei jarraituz.
  2. Zentro bakoitzaren mantentze-lanen ardura bere gain hartuko du (garbiketa, konponketak...)

  3. Zentroaren, honen zerbitzu, ordutegi eta abarreri buruzko informazioa udalerrian hedatzen dela ziurtatuko du, bere udal zerbitzuen eskaintzara gehituz. Horretarako, udalbatzaren arduradun politiko bat hartuko du programaren kargua hartzeko. Halaber, udaleko profesional lan-taldetik harremanetarako pertsona bat izendatuko du.


Harremanak norekin


Telefonoa:

  • 945 010951

Postaelektronikoa:


Erantsi beharreko agiriak

Udalerriek:

  • Hitzarmena sinatua.
  • Zentrorako proiektua (kokapena, azalera, antolamendua, konexio kopurua, etab.)

Herritarrek:

  • Izen-emate orria.


Eskabideak Aurkezteko Epea Irekita plangintza indarrean dagoen bitartean
Eskabideak aurkezteko lekua

Udalerriek:

  • Kzgunearen Kudeaketa Zentroa (945 010951)

Herritarrek:

  • Kzguneetan


Tramiteen deskripzioa

Udalerriek:

  • Egitasmoarekiko atxikimendua eskatzea.
  • Eusko Jaurlaritza-Udala hitzarmena sinatzea.

Herritarrek:

  • Kzguneetan izen-emate orria betetzea.


Egitura Atal Ebazlea

Ez dago


Ebazteko epea

Ez dago



Isilbidearen Ondorioak

Ez dagokio


Administrazio Bidearen Bukaera

Ez dagokio


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Ez dagokio


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

KZgunea programaren web-orria: www.kzgunea.net


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

29/08/2005