2016. Kapital naturala eta biodibertsitatea. Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, tokiko organismo autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak.

[herrijasangarriak_bio]

Deskribapena


Xedea

KAPITAL NATURAL ETA BIODIBERTSITATEAREN LERROAN:

Diruz lagundu ahalko dira zuzenean biodibertsitatea kontserbatzeko, leheneratzeko edo hobetzeko helburua duten honako ekintza hauek:

1) Komunitatearentzat edo eskualdearentzat interesekoak diren habitat naturalak kontserbatzeko egiten diren leheneratze-, hobetze- edo kudeatze-ekintzak. Kontserbatzeko interes handiena duten edo kontserbazio-egoera okerrenean diren habitatetan jarduteko ekintzak lehenetsiko dira, hala nola erriberako basoetan, bertako basoetan, paduretan eta abarretan jardutekoak.

2) Maila komunitarioan edo eskualdekoan babestuta dauden basaflorako eta basafaunako espezieak babesteko eta kontserbatzeko proiektuak.

3) Flora exotiko inbaditzaileko espezieak desagerrarazteko proiektuak, degradatuta dauden habitat naturalak leheneratzeko ekintzak jasotzen badituzte.

4) Faunarentzako urmaelak eta hezeguneak sortzea eta leheneratzea.

5) Lurraldeko lotura ekologikoa areagotzera bideratutako jarduerak; besteak beste, tokiko biodibertsitatearentzako interesguneen arteko lotura sustatzea, heskaiak sortzea, azpiegitura berdeak sustatzea (animaliak azpian hartzeko arriskua dakarten guneak murriztea, fauna-pasabideak ipintzea), etab.

Zehazki, lehentasunezkoak izango dira aurreko paragrafoetan dauden eta, gainera, Natura 2000 eremuen kontserbazio-neurrien agirietan (edo kudeatzeko planetan) ere jasota dauden ekintzak (hemen eskuragarri: www.euskadi.eus/natura2000).

Diruz lagundu ahal izango dira, orobat, erribera eta ibilguak garbitzeko jarduerak; betiere, jarduera horiek udal eskatzailearen eta Uraren Euskal Agentziaren artean sinatutako lankidetza-protokoloen esparruan egiten badira. Horrelako protokoloek edo dagokien jarduera-lanek biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko nahitaez bete beharreko baldintza batzuk bilduko dituzte.

Ez dira diruz lagunduko:

- ezagupenak eskuratzeko azterlanak idaztera zuzendutako eskaerak ezta sentsibilitate-ekintzak argitaratzera zuzendutakoak ere.
- edozer obra edo proiekturen administrazio-baimenean ezarritako zuzenketa- edo konpentsazio-neurrien ondorioz gauzatutako ekintzak.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000 eur

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango ditu ondokoak gainditu:

 

Natura 2000 eremuak kudeatzeko planetan jasotako jardunak

Gainerako jardunak

7.000 biztanletik gorako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 50

7.000 biztanletik beherako udalerriz gaindiko eremuak edo toki-entitateak

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 95

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 75

 

Diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 100.000 euro da proiektu bakoitzeko; hala ere, lizentziak eta baimenak lortzeko proiektuak idazteko, gehieneko zenbatekoa 10.000 euro da.

Erriberetan eta ibilguetan hondakinak garbitzeko proiektuen kasuan, diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.

Diru-laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko irizpideak:

a) Jardunaren izaera estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat: gehienez, 5 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:

- Proiektua URA-Uraren Euskal Agentziarekin edo foru-aldundiekin lankidetzan egitea.

- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.

- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.

b) Jarduna non gauzatuko den, 35 puntu, gehienez:

b.a) Naturagune babestuen barruko lurrak, EAEko Natura Zaintzeko Legean xedatutakoaren arabera (Natura 2000 Sarea, Natura Parkeak edo Biotopo Babestuak): gehienez, 35 puntu.
b.b) EAEko hezeguneetarako LAParen II. eta III. taldeen hezeguneetan sartuta dauden lursailak: gehienez, 30 puntu.

b.c) Aurreko epigrafeetan sartuta ez dauden lursailak, komunitatearentzat edo eskualdearentzat interesa duten basaflorako eta basafaunako espezieak barne hartzen dituztenak –espezie horiek sartuta egon behar dute hegaztiei eta habitatari buruzko zuzentarauen eranskinetan, edo basafaunako eta basaflorako espezie mehatxatuen EAEko katalogoan–: gehienez, 25 puntu.

b.d) Konektibitate ekologikorako, garrantzizkoak diren eremuak: gehienez, 20 puntu.

Jardun-eremu baten gainean hainbat kalifikazio egiten baldin badira, puntu gehien duena balioetsiko da.

c) Proiektuaren kalitate teknikoa eta bideragarritasuna, betiere biodibertsitateari eusteko eta berau leheneratzeko eta hobetzeko egiten dituen ekarpenei dagokienez: 15 puntu, gehienez.

d) Bereziki Zaindu beharreko Guneei buruzko agirietan jasotako neurriak –izan izendatutako KBEak, izan izapidetze-aldian daudenak–: 20 puntu, gehienez.

e) Jarraipen-planaren kalitate teknikoa eta proiekzioa: 8 puntu, gehienez.

f) Komunikazio- eta difusio-jardunek gizartean izan dezaketen eragina: 5 puntu, gehienez.

g) Jardunaren kalitatea, bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa: 8 puntu, gehienez.

h) Jarduerak egiteko beharrezkoak diren baimenak eskuragarri egotea: 4 puntu, gehienez.

Ibaien ertzak eta ibilguak garbitzeko proiektuetan, honako irizpideei helduko zaie:


a) Jardunaren izaera estrategikoa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren estrategia, plan eta programekin bat: gehienez, 10 puntu.
Estrategikotzat joko dira, besteak beste, honako hauek:

- Tokiko Agenda 21eko tokiko ekintza-planaren onespena osoko bilkuraren erabakiz (edo baliokidea), eta TA21 prozesuaren ebaluazio- eta jarraipen-txostena. Alderdi hori ofizioz egiaztatuko da Udalsarea 21eko kide diren udaletan.

- Erosketa eta kontratazio publiko berdearen irizpideak txertatzea.

b) Proposamenaren kalitate teknikoa (proposatutako metodologia, arroko beste udalerri batzuekin koordinatzea, elkarteak inplikatzea, biodibertsitatea kontserbatzeko eta babesteko neurriak deskribatzea) eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: gehienez, 40 puntu.

c) Ekintzaren emaitzak (aurreikusitako inpaktua, ibaiertzean garbitu beharreko metro linealak, biztanleria onuraduna eta eragina, erretiratutako hondakinak, eta beste ingurumen-arlo batzuen gaineko eragina, positiboa edo negatiboa): gehienez, 40 puntu.

d) Sentsibilizazio- eta dibulgazio-plana (proiektuarekin, ekintzekin, helburuko biztanleriarekin lerrokatuta egotea): gehienez, 5 puntu.

e) Proiektua gauzatzeko sortu beharreko enplegu-kopurua: gehienez, 5 puntu.

 

Ordainketa-modua:

a) Ordainketaren lehen aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, diru-laguntza onartu ostean.
b) Ordainketaren bigarren aurrerakina, diru-laguntzaren % 25, 2017ko urriaren 31 baino lehen.


2017ko irailaren 30a baino lehenago erakunde onuradunak diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzeko inprimakia behar bezala beteta igorri beharko du; aipatutako inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri. Diruz lagundutako jardunaren betetze-maila jasoko du aipatutako agiriak, eta egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez igorriko da Ingurumen Sailburuordetzara (https://euskadi.eus).


Kapital naturalaren eta biodibertsitatearen ekintzen kasuan, gainera, beharrezko baimenen laburpenaren inprimakia atxiki beharko da, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera eguneratuta, eta, baimenak jasoz gero, erakunde eskudunek emandako baimenen kopiak erantsi beharko dira (Jabari Publiko Hidraulikoan, Itsaso eta Lehorraren arteko Jabari Publikoan, Natura Parkeetan eta abar jardunez gero).


c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 50, 2018ko ekitaldian egingo da, ezarritako frogagiriak aurkeztu eta aztertu ondoren.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea egiaztatzeko | Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea

Mankomunitateak

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Toki-erakunde autonomoak

Tokiko garapen-agentziak

TRADUCIR -Entidades dedicadas fundamentalmente a las tareas de intermediación y de promoción y apoyo al desarrollo económico.

Eskakizunak:

  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Sozietate anonimoa

Eskakizunak:

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:

Erantzukizun mugatuko sozietatea

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Merkataritza-sozietateak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea | BEHARREZKOA. Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ordainduta izatea

  • Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak | BEHARREZKOA. Eskatutako diru-laguntzaren oinarrizko datuak

  • Erantzukizunpeko adierazpena | BEHARREZKOA. Erantzukizunpeko adierazpena sinatuta

  • Jardueraren txostena eta aurrekontua | BEHARREZKOA. Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak akreditatzea

  • Baimenak | BEHARREZKOA. Beharrezkoa baimenen laburpena

  • BORONDATEZKOA. Proiektua, aurreproiektua eta/edo eskaintza teknikoa, jardunen xehetasuna eta faseen arabera banakatutako aurrekontua jasota.
  • BORONDATEZKOA. Tokiko Agenda 21en Tokiko Ekintza Plana eta/edo Tokiko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipen txostena.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza / Ingurumen Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


IHOBE line 900 15 08 64

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1009504

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera guztiak, ezinbestez, kanal elektronikoaren bitartez egingo dira. 

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:
“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, hori txartelaren titularraren izenean agertuko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren  “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak. Sakatu titularra soilik Entitateko txartela erabiliz gero.

2.- Ordezkaria:
Erabiltzailea Ordez

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ingurumeneko sailburuordeak ebazpena emango du, eta interesdunei jakinaraziko zaie, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, gehienez sei hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Bigarren ordainketa


Bigarren ordainketa egin aurretik (diru-laguntzaren % 25ekoa) erakunde onuradunak derrigorrean (2017ko irailaren 30 baino lehen) "bigarren ordainketa agintzeko" inprimakia behar bezala beteta aurkeztu beharko du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Entitate onuradunek 2018ko urriaren 1a baino lehenago betearazi eta justifikatu beharko dute jasotako diru-laguntza.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte bitarteko elektronikoz https://www.euskadi.eus/nirekarpeta webgunean:

a) Toki-erakundearen idazkariak egindako ziurtagiria, non diru-laguntzaren xedea eta helburua bete direla adierazten den.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen laguntza eskatzen den jardun-lerroari dagozkion ekintzak azaltzen dituen memoria, haien ezaugarri nagusiak eta ingurumen-arloko helburuen betetze-maila azalduta. Ingurumen-onurei dagokienez, a priori jarritako helburuak kontuan hartuta ingurumenaren gaineko eraginak eta presioak benetan zenbateraino gutxitu diren zehaztuko da.

c) Diruz lagundutako gastua benetan egin dela egiaztatzen duten fakturak edo ordainagiriak.

d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta, izanez gero, helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza edo sarrera batzuk jaso izanaren adierazpena.

e) Diruz lagundutako ekimenaren berri emateko egindako komunikazio- eta publizitate-ekintzei buruzko memoria deskriptiboa.

f) Proiektuan sortutako materialen kopia.

 
 
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk