Saila / Erakunde Autonomiaduna
Osasuna
Egitura atal kudeatzailea
Farmaziako Zuzendaritza
Botikari erregentearen izendapen baimena.
Nori Zuzendua
Botikari titularrei, edota, legezko ordezkari edo oinordekoei.
Araudia11/1994 Legea, ekainaren 17koa (pdf, 3.054 Kb), Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzkoa.
129/1997 Dekretua, ekainaren 3koa (pdf, 75 Kb), farmazietako giza baliabideei buruzkoa.
Harremanak norekin
Antolamendu Farmazeutiko Zerbitzua. Tef.: 945-019264/019267/019269
Erantsi beharreko agiriaka) Botikarigaiaren farmazia-lizentziatuaren titulua eta NANren fotokopia.
b) Botikarigaiaren deklarazioa, esleitu nahi zaizkion eginkizunak burutzeko inongo bateraezintasunik ez duela egiaztatzen duena.
c) Botikariagaiaren onespena eta, kolegiatua ez badago, kolegiatzeko konpromezua.
d) Izendapenaren arrazoia eta espero den iraunaldia, hau da, hasiera-data eta, hala badagokio, bukaerakoa.
e) Zehaztea botikariak lanaldi osoa edo erdia egingo duen; erdian jardungo bada, lan-ordutegia adierazi beharko da.
f) Tasak ordaindu izanaren egiaztagiria
Dagokion tasa
1.5. Kontzeptua. Erregente izendapena. Zenbatekoa 52,04 € ondorengo banku-konturen batean sartu behar da:
BIZKAIA: Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095.0631.51.3239068030
GIPUZKOA: Lan Kide Aurrezkia: 3035.0060.47.0600900359
ARABA: Lan Kide Aurrezkia: 3035.0056.40.0560900123
Eskabideak Aurkezteko Epea 10 egun farmaziako titular edo kotitularraren heriotza, ezintasuna edo ausentziari buruzko deklarazio judiziala gertatzen denetik.Eskabideak aurkezteko lekua
4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbideetan aurkeztu ahalko dira:
– Osasun Saila.
Donostia kalea, 1.
01010 Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Saileko Arabako lurralde-zuzendaritza.
Olagibel kalea 38.
01010 Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Saileko Gipuzkoako lurralde-zuzendaritza.
Antso Jakitunaren kalea 35.
20010 Donostia-San Sebastián.
– Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-zuzendaritza.
Alameda Rekalde, 39 A
48009 Bilbao.
Tramiteen deskripzioaEskaerarekin batera aurkezten den dokumentazioan agiriak falta badira, hori zuzentzeko 10 eguneko epea duela jakinaraziko zaio eskatzaileari; halaber, ohartaraziko zaio ezen, falta diren horiek aurkezten ez baditu, eskubidea galduko duela eta espedientea artxibatu egingo dela.
Farmaziako zuzendariak emango dio baimena proposatutako izendapenari, behin legez ezarrita dauden baldintzak bete direla egiaztatuz gero.
Botikari erregentea farmazian lanean hasiz gero, hortik 10 egun gabe, hasiera-data hori jakinarazi beharko diote titularrak, legezko ordezkariak edo oinordekoek. Osasun Aseguramendu Zuzendaritzari, eta horrekin batera Gizarte Asegurantzako Errejimenezko altaren fotokopia bidali. Orobat, botikari erregentearen jarduna farmazian amaituz gero, hortik 10 egun gabe, amaiera-data horren berri eman beharko dute.
Egitura Atal Ebazlea
Farmaziako Zuzendaritza.
Ebazteko epea
15 egun eskabidea egiten denetik.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ez dago.
Bestelako AgiriakEz dago.
Oharrak
Ez dago.
AbisuaInformazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
16/02/2009