Bidaia-agentzien jardueraren erantzukizun-aitorpena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza


Xedea

Batetik, bidaia-agentzien jardueraren hasiera erregistratzea, eta, bestetik, jarduera hori taldeen (handizkariak, txikizkariak edo handizkari-txikizkariak) eta modalitateen (establezimendu fisiko baten bitartez eta/edo informazio-gizartearen bitarteko elektronikoak erabiliz jarduten duten bidaia-agentziak) arabera antolatzea.

Nori Zuzendua

HONAKO HAUEK AURKEZTU BEHAR DUTE ERANTZUKIZUN AITORPENA, JARDUERAN JARDUNEAN HASI AURRETIK:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratutako bidaia-agentziek.
  • Informazio-gizartearen bitarteko elektronikoen bitartez jarduten duten bidaia-agentziek, baldin eta administrazioa kudeatzeko eta negozioak zuzentzeko gune nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan badago.
  • Europako Batasuneko estatu kideetan helbideratuta eta legez aritzen diren bidaia-agentziak, estatuko beste lurralde batean sukurtsal edo saltokirik ez dutenak, Euskal Autonomia Erkidegoan sukurtsal edo/eta saltokirik jarri nahi badute, erantzukizun-aitorpena aurkeztu beharko dute alde aurretik lehenengo sukurtsal edo saltokirako- Aitorpen horretan, euren jatorrizko administrazioan gaituta daudela eta Euskadiko dekretu arautzailean ezarritako baldintzen parekoak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

Beste autonomia-erkidego batzuetan helbideratuta egonik bertan legez diharduten bidaia-agentziek askatasun osoa dute Euskal Autonomia Erkidegoan sukurtsalak ezartzeko eta bertan jarduerari hasiera emateko, erantzukizun-aitorpena aurkeztu beharrik gabe.

Araudia

 


Harremanak norekin

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-maila:
turismo-araba@euskadi.eus

BIZKAIKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila:
turismo-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 25 64
E-maila:
turismo-gipuzkoa@euskadi.eus

 

Erantsi beharreko agiriak
  • Erantzukizun-aitorpena.
  • Titularraren identifikazioa.

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Baimendutako erakundeak.

Dagokion lurralde-ordezkaritza.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Tramiteen deskripzioa
  • Lurralde-ordezkaritzan erantzukizun-aitorpena aurkezten da (jarraian, titularrak edo ordezkariak hasiera eman diezaioke jarduera turistikoari).
  • Euskadiko turismo-arloko enpresa eta establezimenduen erregistroan erregistratzen da.
  • Lurralde-ordezkaritzak, nahi izanez gero, 10 laneguneko epean dokumentazio osagarria aurkezteko eskatu diezaioke enpresari (bermearen edo R.C. aseguruaren justifikazioa, etab).
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzen du.
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzen du, establezimendua bisitatzen du, eta proiektua araudi turistikoari egokitzeko txostena lantzen du, baita erantzuteko proposamena ere.
  • Erantzuna lantzen du, eta titularrari edo ordezkariari jakinarazten dio.

Egitura Atal Ebazlea

Dagokion Lurralde Ordezkaritza, baldin eta emandako informazioa zuzena bada. Aldiz, azkenean establezimendua sailkatzen ez bada erantzukizun-aitorpenean jasotakoaren arabera, Turismo Zuzendaritzak bere gain hartuko du ebazteko ardura.


Ebazteko epea

Hiru hilabete Lurralde Ordezkaritzak dokumentazioaren eskaera egin ondoren (ikus “aurkeztu beharreko dokumentazioa”).

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Bidaia-agentzien jardueran jardutearen erantzukizun-aitorpena. (DOTX, 88 KB)

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskaera. (DOTX, 71 KB)

Kauzio-Aseguruaren Ziurtagiria

 

Abisua: Ondoko ziurtagiri eredua, baliozkoa izateko, abal-emailearen paper tinbredunean inprimatu beharko da eta abal-emaileak sinatu eta bere zigilua jarri beharko du

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Bestelako Agiriak

Erreklamazio-orriak (establezimenduak erosi behar ditu, prezio ofizialaren arabera)


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

21/01/2019