25. Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Euskadiko poliziari buruzko arautegia gizartearen egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzea, proposatzen den polizia-ereduan sakonduz: komunitarioa eta herritarrei zerbitzua emateko hurbila.

Horretarako, prozedura azkarrak eman behar zaizkio Ertzaintzari, une eta leku bakoitzean ondo baino hobeto bete ditzan polizia-zerbitzuaren beharrak, betiere haiek bateragarriak izanez gero funtzionarioen eskubideen bermearekin, eta, era berean, mekanismo egokiak aurreikusi behar dira polizia-zerbitzuaren efikazia eta eraginkortasuna zaintzeko, eta Ertzaintzaren jarduera inpartzialki ikuskatzeko legez aurreikusitako kasuetan.

Erreforma horien eta indarreko ordenamendu juridikora nahiz jurisprudentziarik berrienera egokitzeko beharrezkoak diren beste batzuen norainokoa eta egungo Poliziaren Euskal Autonomia Erkidegoko Legea behin eta berriz aldatzen den testu bat izatea kontuan hartuta, komeni da beste lege-xedapen baten testua prestatzea, testu arau-emaile bakar batean jasotzeko Euskadiko Poliziaren erregulazioa, haren antolaketari, jokaera-printzipioei eta kideen araubide juridikoari dagokienez.

Beste helburu batzuk
  • Sartzeko baldintzak lege formal batean erregulatzea. Aukeraketa-organoen inpartzialtasun-, profesionaltasun- eta espezializazio-bermeak nahiz emakumeen eta gizonen arteko oreka areagotzea.
  • Eragin positiboko neurriak hartzea, emakumeak polizia-kidegoetan sar daitezen. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egitura soiltzea, eta Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza kentzea.
  • Barne-sustapeneko prozeduretan parte hartzeko hiru deialdiko muga kentzea. Benetan betetako lanpostuari edo funtzioei dagozkien ordainsariak jasotzeko eskubidea aitortzea zerbitzu-eginkizunak betetzen dituztenei.
  • Bigarren jardueraren kasuan bezala, eritasunagatik, istripuagatik edo adinagatik fisikoki edo psikikoki eragindako funtzionarioen osasuna babesteko neurriak indartzea.
  • Diziplina-erregimena eguneratzea.
  • Udaltzainek beren udalerritik kanpo jarduteko aukera ematea, toki-agintariak babesteko; era berean, kidego horien lanbide-egiturari buruzko beste alderdi batzuk eta legezkoak diren beste zeregin batzuetan dihardutenak, hala nola, besteak beste, udal-zaintzaileak eta mugikortasun-agenteak.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Euskadiko Polizia-funtzionarioak.
  • Euskadiko Polizia-kidegoak dituzten herri-administrazioak.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2016ko lehenengo seihilekoan.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2015/06/012015/06/30Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea2015/07/012015/07/14Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea2015/07/142015/09/01Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/09/012016/04/18Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra2016/04/192016/04/25Amaituta
---3.1 fasea:Gobernu Kontseiluaren onarpena2016/04/262016/04/30Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea2016/05/012016/05/10Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/17