24. Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna

Helburuak eta Sektoreak

Ikuskizun eta jolas-jarduerei buruzko legedia ez da mugatu behar halakoetarako segurtasun-baldintzak ezartzera; babes-beharra duten bestelako interes publikoak ere aintzat hartu behar ditu, hala nola, osasungarritasun- eta higiene-bermeak, ingurumena eta kultura-ondarea babestea, gutxitasunak dituzten pertsonak integratzea, jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren kalitatea sustatzea, atseden hartzeko eskubidea edo haurrak eta gazteak babestea.

Orobat, jendaurreko ikuskizunekin eta jolas-jarduerekin lotura duten askotariko pertsona moten eskubideak eta betebeharrak indartu edo argituko dituzten legezko neurriak sartuko dira jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren araudira. Ikusleei, erabiltzaileei, antolatzaileei, artistei eta jarduera horretan diharduten langileei buruzko neurriez gain, legeak kontuan hartu behar ditu jarduera horiek egiten diren lekuetatik hurbil bizi diren eta, horrenbestez, albo-ondorio kaltegarriak jasan ditzaketen pertsonak, aisialdirako eskubidea eta atsedenerakoa orekatuz.

Beste helburu batzuk
  • Jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren katalogoan jasotzea indarrekoan jasota ez dauden haien zenbait adierazpide garaikide, eta administrazio-eskumenen banaketa errealitate berri horietara egokitzea, subsidiariotasun-printzipioa aplikatuz, herritarrengandik hurbilen dauden administrazioek beren gain har dezaten jarduera horien kontrolaren ardura, horretarako bitartekoak eta baliabideak dituzten neurrian.
  • Jendaurreko Ikuskizunetarako eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseiluan jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan tartean izaten diren gizarteko sektore guztien ordezkariei lekua egitea.
  • Lokal jakin batzuetan sarbidea eta edukiera kontrolatzeko sistemak eta zaintza-zerbitzuak eskatzeko aukera aztertzea.
  • Lurralde- eta hirigintza-plangintzarako gaitasuna zehaztea, jendearentzat irekitako espazioak eta establezimenduak toki egokietan izango direla eta irisgarritasun segurua izango dutela bermatuko duten zehaztapenak ezartzeko.
  • Jendaurreko ikuskizunei, jolas-jarduerei eta haietarako erabiltzen diren establezimenduei buruzko administrazio-kontrolerako araubidea egokitzea, aurretiazko administrazio-kontrolak sinplifikatuz txikia bada pertsonen eta ondasunen segurtasunean, ingurumenean, kultura-ondarean edo beste ondasun juridiko batzuetan izan dezaketen eragina, eta areago nabarmenduz antolatzaileen betebeharrak eta administrazio-kontrola zein -ikuskapena egiteko aukerak.
  • Ikuskapenen eta zigorren araubidea egokitzea, eta bestelako tipifikazio eta zigor-neurri eraginkorragoak aurreikustea; eta espedientea hasi aurreko edo berehalako behin-behineko neurriak arautzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Aisialdi eta ikuskizunak eskaintzen dituzten enpresak.
  • Herri-administrazioak.
  • Herritarrak, oro har.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
IkusiFase 1.1: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2013/09/152013/09/30Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea.2013/10/012013/12/15Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea.2013/12/162014/02/16Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2014/01/172014/05/31Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2014/06/012014/06/10Amaituta
---3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2014/06/102014/07/01Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea.2014/07/012014/07/30Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/02/09