54. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea aldatzen duen Legea

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Segurtasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Indarrean den Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea aldatzea; zehazki, poliziaren arautzean eta haren estatutu-araubidean hobekuntzak eta egokitzapenak egitea, bereziki Ertzaintzari loturiko alderdietan, erretiro aurreratuari eta adinagatiko bigarren jarduerari buruzko xedapenetan (indarrean den Legearen aginduetatik eratorritako eskakizuna da aipatutakoa).

Beste helburu batzuk
  • Tokiko poliziako edo Udaltzaingoko kategoria eta eskaletako sailkapen-taldeak berriz sailkatzea, gure egoeraren eskakizunekin eta lanbide-karreran duen eraginarekin bat estuago etor dadin.
  • Mugikortasuna polizia-kidegoen artean.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko poliziako funtzionario-trukeen irudia.
  • Kategoria bakoitzera sartzeko gehieneko adina.
  • Hautaketa arrunteko prozedurak.
  • Tokiko poliziak udalerritik kanpo jardutea, tokiko agintariak babesteko lanetan.
  • Tokiko poliziaren kidegoa sortzeko gutxieneko betekizunak.
  • Zenbait profil arautzea, hala nola: aguazilak, mugikortasuneko agenteak eta tokiko poliziako barneko funtzionarioak edo parekoak.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Ertzaintza.
  • Udaltzaingoa.
  • Eusko Jaurlaritza, udalak eta erakunde publikoak.
  • Zentral sindikalak.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Aurreikusitako aldaketa gehienek ez dute finantzetan eragin zuzenik izango.

Zenbait arlotan —tokiko poliziaren zerbitzuak elkartzean, adibidez— eragina onuragarria izango da.

Tokiko poliziako eskalak eta kategoriak berriz sailkatzeak gastuaren gehikuntza ekarriko du; 300.000 euro inguruko kostua izango du, eta 90 agente eta udaltzain inguruko kolektiboarentzat izango da onuragarri.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2011ko lehen seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
---1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin 2010/04/052010/05/05Amaituta
---2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea 2010/05/052010/11/25Amaituta
---2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea 2010/11/262011/02/03Amaituta
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak 2011/02/042011/06/19Amaituta
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra 2011/06/202011/06/27Amaituta
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena 2011/06/282011/06/28Amaituta
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea2011/06/282011/06/30Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/14