Eusko Legebiltzarrak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak "Demokrazia Paritarioa Euskadin" jardunaldia antolatu dute Emakunderen Berdintasunerako Gunean

2017-11-30_parlamento_foro.jpg

2017.eko azaroak 29

Eusko Legebiltzarreko lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta Emakundeko zuzendariak zabaldu dute Demokrazia paritarioa Euskadin jardunaldia, Emakundek antolatu duen Berdintasunerako XIV Gunearen barruan.

Arantza Campos irakasleak Demokrazia paritarioa Euskadin azterketa garatu du, Eugenio Artetxe Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuetako zuzendariak aurkeztuta.

Haren ondoren, mahai-inguru bat egin da, Ana Oregi Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordeko buruak aurkeztua, non parte hartuko duten Eusko Legebiltzarreko bost talde parlamentarioetako bozeramaileek: Leixuri Arrizabalaga (EA-NV), Oihana Etxebarrieta (EH Bildu), Eukene Arana (EP), Gloria Sánchez (SV-ES) eta Laura Garrido (PV-ETP)

Jardunaldiaren amaieran, Ana Oregi mahai-inguruaren koordinatzaileak ondorioak azaldu ditu.

Demokrazia paritarioa Euskadin