Azken eguneratzea: 2008/06/30
Isunak Internet bidez kontsultatzeko aukera
Azken hiru urteotako espedienteak ikusi ahal izango dira, bai abian daudenak bai itxitakoak

Herrizaingo Sailak trafikoko zehapen espedienteak Interneten kontsultatzeko aukera jarri du abian ekainean, Trafiko Zuzendaritzaren webean: www.euskadi.net/trafikoa.
Kontsulta modu honetan azken hiru urteotako espedienteak ikusi ahal izango dira, bai abian daudenak bai itxitakoak, eta salaketari, egindako jakinarazpenei, espedientearen administrazio egoerari eta kobratzeko epeari buruzko datuak izango dira.
Gainera, Barne Ministerioaren Zuzendaritza Nagusiaren Gidari eta Arau-hausleen Erregistrora ere sartu ahal izango da bide horretatik. Hor, Trafiko Administrazio guztiek bideratutako espediente larri eta oso larri guztiak daude, behin betiko ebazpena badute.
Espedienteetako informazioa ikusteko, Izenpek edo Eusko Jaurlaritzaren ONA txartelak emandako herritar ziurtagiria izan behar da.