Azken eguneratzea: 2012/04/23

425.000 euroko diru-laguntza emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiteko proiektuetarako

Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak indartu egingo du arlo horretan diharduten tokiko elkarte eta erakundeei ematen dien laguntza

Genero-indarkeriaren kontrako borroka lehentasunezkoa da Eusko Jaurlaritzarentzat eta aipatutako bi deialdiek berretsi egiten dute jarrera hori, izan ere, krisi-egoerak jota bizi garen arren, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren ekimenez, genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko politikak zeharo garrantzitsuak dira Eusko Jaurlaritzaren agenda politikoan.

Laugarren urtez, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak abian jarri du irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeei diru-laguntzak emateko deialdia, diru horrekin eragileek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntza, arreta, konpainia, laguntza juridikoa, laguntza psikosoziala, gizarteratzeko aukera eta lanbide-orientazioa emateko edo emakume horien mesedetarako beste edozein ekintza egiteko proiektuak eta jarduerak gauza ditzaten. Diru-laguntza jaso dezakete, baita ere, emakumeen kontrako indarkeria matxistaren edozein adierazpen prebenitzera eta herritarrak sentsibilizatzera zuzendutako proiektuek eta jarduerek.

Gauza jakina da erakundeek dirua behar dutela mota horretako zerbitzuak eman ahal izateko eta gauza jakina da, baita ere, irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek arlo horretan egiten duten lana beharrezkoa dela, beraz, Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak 325.000 euro bideratuko ditu lehen aipatutako aginduan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko.

Bestalde, onartu beharra dago emakumeen kontrako indarkeria matxistak egun duen norainokoa ikusita ezinbestekoa dela botere publikoek ere esku hartzea arazoa errotik desagerraraziko, prebenituko eta artatuko bada.  Diziplina ezberdinak bateratuta aurre egin ezean eta Gobernuek, gizarte-eragileek eta gizarteak berak elkarrekin eta konpromisoa hartuta jardun ezean, ezinezkoa izango da gizarteak pairatzen duen arazo larri hori desagerraraztea.

Ildo horri jarraiki, besteak beste Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana eta Genero-indarkeriaren Kontrako Jaurlaritzaren I. Planaren helburuak kontuan hartuta, udalerrientzako eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako tokiko erakundeentzako diru-laguntzak arautu dira eta horietarako deialdia egin da, eragileek diru horrekin diagnosia egin dezaten eta emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arloan artatzeko eta jarduteko tokian tokiko protokoloak presta eta ebalua ditzaten eta horien segimendua egin dezaten. Diru-laguntzen programan zeregin horretara bideratutako diru-hornidura 100.000 eurokoa da.

Kasu bietan, eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da aginduak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Aginduak nahi izanez gero prozedurako izapide guztiak bitarteko elektroniko bidez eskatzeko, kontsultatzeko eta gauzatzeko aukera ematen die interesdun erakunde eta elkarteei. Eskabideak, ardurapeko adierazpenak eta gainerako ereduak aurrez aurre zein bitarteko elektronikoen bidez nola izapidetu behar diren jakiteko zehazpenak honako helbide elektronikoan aurki daitezke: https://www.euskadi.net. Prozedura bitarteko elektroniko bidez egitea aukeratuz gero, eskabidearen osteko izapideak honako web orrian egin beharko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones.


Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak aurten ere lagundu egingo die Euskadin emakumeen kontrako indarkeria matxistari aurre egiteko lan egiten duten udal-erakunde eta elkarteei. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Zuzendaritza horren agindu bi argitaratu ditu gaur, apirilak 23. Horietan biktimei arreta, elkartasuna eta laguntza ematea sustatzen duten erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloan tokiko protokoloak gauzatzeko laguntzak arautzen eta deitzen dira. 2012an diru-laguntza horietara bideratuko den aurrekontu-partida 425.000 eurokoa da guztira.