Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

Titularra: Maria Aguirre Rueda

Agintaldia: 2017/04/22 - 2020/11/28
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  1. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiteko hauek izango ditu, 6. artikuluan ezarritakoez gain:
    1. Osasunaren arloko ikerketa- eta berrikuntza-politika programatzea, eta horren lehentasunak zehaztea.
    2. Ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean estrategiak landu eta gauzatzea, eta horri segimendua egiteko helburuak eta adierazleak ezartzea.
    3. I+G+B-ko jarduera garatzeko gidalerroak eta irizpide orokorrak ezartzea, eta erabakiak hartzen laguntzeko balioko duten planak edo txostenak lantzea ikerketa eta berrikuntza sanitarioaren alorrean.
    4. I+G+B arloan, Osasun Sailaren jarduerak zuzendu, koordinatu eta ebaluatzea.
    5. Osasun-alorrean I+G+B gaietan zeharkako politiken garapena sustatu eta Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuekin lankidetzan aritzea.
    6. Osasun-alorrean I+G+B gaietan nazioarteko ekimenetan parte-hartzeari bultzada ematea.
    7. Osasun-alorrean I+G+B gaietan ardurak dituzten organismoekin eta erakundeekin lankidetza-akordioak proposatzea.
    8. Euskadiko osasun-sistemaren ikerketa-egitura diseinatzea.
    9. Osasun-eremuan berrikuntzako ikerketa-azpiegiturak antolatu eta koordinatzea.
    10. Ikerketa eta berrikuntza sanitarioa zuzendu, kontrolatu eta koordinatzea, barne hartuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeak, ikerketa sanitarioko institutuak eta ikerketa eta berrikuntza sanitarioari lotutako beste egitura batzuk.
    11. Euskadiko osasun-sisteman ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak modu integralean kudeatzeko irizpideak formulatzea.
    12. Osasun-alorrean kultura ikertzailea eta langile ikertzaileen prestakuntza eta gaikuntza sustatzea.
    13. Euskadiko osasun-sisteman I+G+B proiektuak gauzatzeari bultzada ematea.
    14. Osasun Sailak zehaztutako helburu estrategikoak lortzera bideratuta dauden osasun-zerbitzuetako berrikuntza-esperientziak sustatu eta ebaluatzea, eta translazioa erraztea.
    15. Gidalerroak ezartzea, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko ikerketa- eta berrikuntza-jardueraren transferentzia eta emaitzen ustiaketa bultzatzeko.
    16. I+G+B-ko jarduerei buruzko estatistikak eta datu-erregistroak sustatu eta proposatzea.
    17. Saileko dokumentazio-eremua eta liburutegi espezializatuak zuzendu, antolatu eta kudeatzea, literatura zientifikoaren hedapena errazteko eta osasuneko profesionalei osasun-alorreko informazio bibliografiko espezializatua eta kalitatezkoa emateko, hargatik eragotzi gabe Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion eskudantziak.
  2. Bere egitekoak garatzeko, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren laguntza izango du, fundazioaren esku utzi diren egitekoetan.
  3. Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du.