Dietak eta Joan-etorriak
 

ARAU OROKORRA: 1/2007

GAIA: Beren asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarren mantenu, ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatze gastuetarako laguntzen erregulazioa.

Osasun Sailak, dohainik, mantenu/ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik dieta gisa laguntza ekonomiko batzuek eman izan dizkie, euren bizilekuetatik urrun dauden zentroetan asistentzia sanitarioa jasotzeagatik laguntza eskatzen zuten herritarrei.

Aipatutako laguntzak emateko irizpideak Osasun Finantziazio eta Kontratazioko zuzendariaren 4/2004 zuzentarau orokorrean agertzen ziren. Zuzentarau horrek, beren asistentzia sanitarioa Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten herritarrentzat, mantenu, ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuen laguntzak arautzen ditu.

Hala ere, Osasun Sistema Nazionaleko zerbitzu erkideen zerrenda eta horren eguneratze-prozedura ezartzen duen irailaren 15eko 1030/2006 Errege Dekretua indarrean sartzeak, aipatutako zuzentarauan aldaketaren bat sartu beharra eragin du.

Hori dela eta, laguntza hauek garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuengatik eta mantenu eta ostaturako dietetarako laguntzak gaur egungo errealitate sozio-sanitariora hobeto egokitu daitezen bermatzeko asmoz, hartu dugun esperientziak gomendatzen digu, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 6ko 268/2001 Dekretuak emandako eskumenak betez, ematea honako:

JARRAIBIDEAK

Lehenengoa: Arau orokor honen eremuan barne hartzen dira asistentzia sanitariorako eskubidea Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik segurtatua daukaten Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiak.

Bigarrena: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren aldetik asistentzia sanitarioa segurtatua daukaten herritar hauek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, mantenu/ostatu eta garraiobide ez-sanitarioen bidezko lekualdatzeetatik eratorritako gastuetarako, baldin asistentzia hori lortzeko Euskadiko Sistema Sanitariotik kanpo dauden zentro sanitarioren batera lekualdatu beharra badaukate.


Azken eguneratzea: 2008/05/16