Kontratazio publikoa Euskadin
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ekonomia eta Ogasuna
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua hasi gabe
Helburuak
- Elkarreragingarritasunaren eta izapidetze telematikoaren bidez, hirugarrenentzako kostuak murriztea (eraginkortasuna)
- Tresnak erakunde askotarako balio dutenez, administrazio publikoari kostuak murriztea ekarriko du
- Kontratu publikoen harira, Eusko Jaurlaritzak egiten dituen jardueren gardentasun gorena eskuratzea
- Prozedurak erraztea
- Enpresa-mota guztientzat kontratu publikoak eskuragarriago bihurtzea
- Interneten bidez lizitatzeko aukera ematen duten lehiaketak % 100 izatea
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013)
Eremua
Eusko Jaurlaritzaren kontratazio elektronikoaren ereduak honako hau nahi du: Sektore Publikoko Kontratuen Legeak zehazten dituen kontratu publikoen inguruan sortzen diren prozesu guztiak era elektronikoan eta telematikoan izapidetzeko aukera emango duten tresnak ematea. Administrazio publikoa nahiz euskal ehun produktiboa modernizatu eta eraginkorrago bihurtzeko, prozesu guztietan IKTak erabiltzea sustatu
Honako hauek dira proiektuaren azpi-proiektuak:
- Kontratisten Erregistro Ofiziala
- Enpresen sailkapena
- INTENTIA: Enpresak Aldi baterako Gaitzea
- Lizitazio Elektronikoa
- Kontratazio Espedienteen Kudeatzailea
- Kontratugilearen profila
- Zerbitzu Publikoen kudeatzaile txikia
- Elkarrizketa lehiakorra
- Kontrataziorako sistema dinamikoak
- Esparru-akordioak
- Kontratuen erregistroa
- Enkanteak
Parte-hartzaileak eta eragileak
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoa
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
2011/01/03 - 2013/01/31
Azken aldaketako data: