Azken eguneratzea: 2008/01/09
RSS berrien zerbitzua
Kontratazio Elektronikoari buruzko guztiz azkeneko berriak jaso itzazu RSS zerbitzuaren bitartez: formazio ekintzak, alertak goiztiarrak, berriak, eta abar.
RSS berrien zerbitzua

Kontratazio Publiko Elektronikoa webguneko berriak irakurri ahal izateko, berriak, formazio ekintzak eta alertak goiztiarrak ataletako eguneratzeak bilduko dituen RSS kanala sortu berri da.

Zerbitzu horren bitartez, gure webgunean argitaratzen diren une berean jasoko dituzu atal jakin batean jasotako oharra.

Zure irakurgailuan Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko berritasunak sindikatu nahi izanez gero, beheko irudia sakatu eta, ondoren, esteka bera kopiatu behar duzu: 

RSS informazio gehiago

Zer da RSS?
RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary), XML formatuan dauden datuak egituratzeko formatua da eta webgune batean dagoen informazioa automatikoki eskuratzea ahalbidetzen du. Sindikazio izenarekin ezagutzen dugu edukiak banatzeko modu hori. Webgune batean argitaratutako edukien laburpen edo indizea bistaratzeko helburua du, webgunean sartu beharrik izan gabe. RSS irakurgailuaren (RSS iturriak irakurtzeko programak, ingelesez feed readers) edo irakurgailua duen nabigatzailearen bidez webgune bat edo gehiagoko berritasunak eskuratu ahal izango dituzu, webguneak bisitatu beharrik izan gabe.

Edukien sindikaziorako modu gehiago ere badago: Atom, RDF, etab.

Zer da iturri bat (feed ingelesez)?
RSS kanalaren bidez partekatu nahi diren datuak dituen artxiboa da iturri bat. .rss , .rdf edo .xml luzapenak izaten dituzte.

XML formatua duen testu-fitxategi txikia izaten da, webgunean kokatutakoa, eta eduki-iturritzat jokatzen du. Fitxategi horren barruan webguneko argitaratzaileek argitaratu berri dituzten edukien titularrak eta laburpen txiki bat kokatzen dute, modu ordenatu eta egituratuan. Bertsio aurreratuagoetan irudiak edo dokumentuak erantsita ere eraman ditzakete.

Irakurtzeko gai den programan (RSS irakurgailua) zure webgune gustukoenetako iturriak gehituz gero, berritasunak ezagutu ahal izango dituzu webguneak etengabe bisitatu behar izan gabe.

Zer da RSS kanala?
Gure ekipoaren eta eduki-iturrien webguneko zerbitzariaren arteko lotura (datuen zirkulazioa egiten duena) da. Askotan RSS iturriaren (feed) sinonimotzat erabiltzen da.

Nola irakurri iturri bat?
Iturriak irakurtzeko programak (feeds) iturri-irakurgailu edo gehigailu (feed readers edo feed agregators) moduan izendatzen dira, eta irakurgailuan gehitzeko prozesua, berriz, sindikazioa.

Sarean doako irakurgailu/gehigailu asko topa daitezke. Ezagunenak FeedReader, Awasu, RssReader, RssBandit, Sage eta NewsMonster dira. Firefox etaOpera nabigatzaileek, posta irakurtzeko Thunderbird programak eta geroz eta programa gehiagok dute, fabrikatik, RSS iturriak irakurtzeko gailua.

Iturri bat sindikatu nahi dut
Gehigailua instalatuta duzula, zure gustuko webgunean duzun esteka kopiatu (zure gehigailuari dagokiona) eta bertan ageri diren azalpenak jarraitu besterik ez duzu egin behar.

Zure irakurgailuan Kontratazio Publiko Elektronikoari buruzko berritasunak sindikatu nahi izanez gero, beheko irudia sakatu eta, ondoren, esteka bera kopiatu behar duzu:

Non bilatu dezaket RSSri buruzko informazio gehiago?
Formatu honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:
- http://www.uatsap.com
- http://blogs.law.harvard.edu/tech/rss
- http://es.wikipedia.org/wiki/RSS

RSS Link