Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresua

Hizlariak

Valentina Patrini argazkia

Valentina Patrini

Gizarte Politiketako analista Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko Enplegu, Lan eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzan (OCDE)

Valentina 15 urteko esperientzia du lan-merkatua aztertzen eta talde kalteberen integrazio sozioekonomikoan. 2021ean, ELGAko Enplegu, Lan eta Gizarte Gaietako Zuzendaritzarekin bat egin zuen Gizarte Politiken analista gisa, eta genero-aldeak murrizteko gobernuei laguntzen dieten hainbat proiektutan parte hartu zuen - argitaratu berri den Joining Forces for Gender Equality txostenean, esaterako -. LANE, ONU-MUJERES eta ELGA buru dituen Soldata Berdintasunerako Nazioarteko Koalizioaren (EPIC) jardueretan ere parte hartzen du.

ELGAn sartu aurretik, Valentinak 5 urtez lan egin zuen Bizi eta Lan Baldintzak Hobetzeko Europako Fundazioan (Eurofound), Europar Batasuneko hiruko agentzia batean. 2007 eta 2015 artean, enpleguko, hezkuntzako eta garapen sozioekonomikoko politika publikoen ebaluazioan eta ikerketan lan egin zuen nazioko eta nazioarteko erakundeentzat.

Valentinak ekonomia ikasketak egin zituen Milango (Italia) Bocconi Unibertsitatean, eta graduondoko ikasketak ditu politika publikoen ebaluazioan.