Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresua

Hizlariak

Marta Macho-Stadler argazkia

Marta Macho-Stadler

Matematika. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako 'Mujeres con ciencia' blogaren editorea.

Marta Macho Stadler (Bilbo, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea da, eta Matematikan doktorea Claude Bernard Lyongo Unibertsitatean (Frantzia). Topologian aditua da.

Zientziaren dibulgazioan interesa du, eta hainbat jardueratan parte hartzen du hainbat unibertsitatetan, zientzia-erakundetan, kultura- edo irakaskuntza-zentrotan. Hainbat komunikabidetan ere kolaboratzen du, hala nola Radio Euskadiko 'La mecánica del caracol' saioan edo El Periodico egunkariko 'Zientzialari Komunikatzaileen Sarean', Esteve Fundazioarekin lankidetzan.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako 'Mujeres con ciencia' blogaren editorea da.

Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko, Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren Aholku Batzordeko, Vigoko Unibertsitateko 'Feminismoen 4.0 Katedrako' eta BBK Kuna Institutuko Adituen Kontseiluko kide da.

2015ean, Alacanteko Unibertsitatearen Berdintasuna Saria jaso zuen, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako jarduketengatik eta, bereziki, irakaskuntza- eta dibulgazio-ekintzengatik, emakume zientzialarien ekarpena Akademian ez ezik, gizarte-aurrerapenean ere ikusarazteko".

Bere lehen edizioan, Espainiako Matematika Errege Elkarteak domina bat eman zion, "matematikaren dibulgazioan egindako lanagatik, berdintasunarekiko konpromisoagatik eta hezkuntza-maila desberdinetako matematikako irakasleen artean zubiak eraikitzeagatik".

2016an, Emakunde Saria eman zitzaion, "matematika eta ezagutza zientifikoa emakumeengana zabaltzea eta hurbiltzea helburu duen ibilbide zientifikoagatik, bai eta emakume zientzialariak eta Akademiari nahiz aurrerapen sozialari egindako ekarpenak ikusaraztea eta aldarrikatzeagatik ere".

2019an, Bilboko Ilustre izendatu zuten, "zientzia-dibulgatzaile gisa egindako lanagatik eta emakumeek zientzian duten zeregina ikusarazteagatik".