Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresua

Hizlariak

Francisco Cos argazkia

Francisco Cos

Genero Justizia Programaren koordinatzailea Gizarte Garapenerako Nazio Batuen Ikerketa Institutuan (UNIRSD)

Doktore da Genero Ikasketetan, eta maisu London School of Economics-en garapen bidean dauden herrialdeetako Gizarte Politika eta Plangintzan. Gaur egun, ikerketa-koordinatzailea da Gizarte Garapenerako Nazio Batuen Ikerketa Institutuaren (UNRISD) Genero Justiziako Programan. Kargu hori hartu aurretik, ikertzaile seniorra izan zen Nazio Batuen Unibertsitateko Globalizazio, Kultura eta Mugikortasun Institutuan. Era berean, NBE MUJERES erakundearen aholkulari ekonomikoa izan da Bangkokeko Asia Pazifikoko Eskualde Bulegorako. NBErekin bat egin aurretik, Mexikoko zerbitzu publikoan jardun zuen, Emakumeen Institutu Nazionalean (INMUJERES), eta Kanadan, Garapenerako Ikerketen Nazioarteko Zentroan (IDRC).