Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresua

Hizlariak

Beatriz Llanos argazkia

Beatriz Llanos

Abokatua. Gobernuan eta Administrazio Publikoan doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Demokrazia, Genero eta Komunikazio Politikoko gaietan nazioarteko aholkularia

Gobernu eta Administrazio Publikoan doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Gobernu eta Administrazio Publikoan masterra Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean. Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko Komunikazio Politiko eta Instituzionaleko masterra (berezko titulua) eta Peruko Unibertsitate Katolikoko abokatua.

Hamabost urte daramatza nazioarteko erakundeentzako proiektuak koordinatzen, diseinatzen eta gauzatzen eta aholkularitzak eta ikerketak egiten - besteak beste, IDEA Internacional, Nazio Batuen Garapenerako Programa (PNUD), ONU MUJERES, Garapenerako Banku Interamerikarra (BID), Amerikako Estatuen Erakundea (OEA) eta EUROsociAL+ -, bai eta aholkularitza teknikoak ematen ere Latinoamerikako emakumeen parte-hartze eta ordezkaritza politikoan genero-berdintasuna sustatzera bideratutako erakunde publikoentzat.

Latinoamerikako demokrazietan emakumeen eskubide politikoak gauzatzearekin lotutako hainbat argitalpenen egilea, egilekidea eta editorea da, eskualdeko eta nazioko ikuspegi konparatibo batetik. Gaur egun, aholkulari-lanak egiten ditu demokrazia, genero eta komunikazio politikoko gaietan.