Soldata-arrakalari buruzko nazioarteko II. Kongresua

Hizlariak

Ana Mohedano Escobar argazkia

Ana Mohedano Escobar

Gizarte Segurantzako Erakunde Iberoamerikarreko Idazkariorde Nagusia

Salamancako Unibertsitatean Zuzenbidean eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziaduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean graduatu ondorengoa eta Europako politiketan DEAkoa, Aukera Berdintasunean unibertsitate-espezialista eta Alcaláko Unibertsitatean Gizarte Segurantzako Sistemen Zuzendaritza eta Kudeaketan magisterra.

Aholkulari gisa lan egin zuen Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzian (AECID) eta Gizarte Politikako Idazkaritza Nagusian Espainiako Osasun eta Gizarte Politikako Ministerioan, eta Bruselan, berriz, fundazioetarako eta gizarte-ekonomiako beste erakunde batzuetarako desgaitasunari eta Europako gizarte-politikei buruzko nazioarteko proiektuen eta eragin politikoko zereginen koordinatzaile gisa. Halaber, hainbat erakunde publikorekin, GKErekin eta gazteen elkarte-plataformarekin lankidetzan aritu da.

Gizarte Segurantzako Erakunde Iberoamerikarrean (GZEO) gizarte-zerbitzuetako eta genero-berdintasuneko programen zuzendaria izan zen, eta gaur egun idazkariorde nagusia da bertan.