Euskadi Literatura Sariak 2013

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea Euskadi literatura-sariak, haien zortzi modalitateetan, arautzea eta horretarako dei egitea da:

  1. Euskarazko literatura.
  2. Gaztelaniazko literatura.
  3. Euskarazko haur eta gazte literatura.
  4. Gaztelaniazko haur eta gazte literatura.
  5. Euskarazko literatura itzulpena.
  6. Literatura lanaren ilustrazioa.
  7. Euskarazko saiakera.
  8. Gaztelaniazko saiakera.

Sarien asmoa da bizirik dauden egileek aipatutako literatura generotan argitaratutako lan nabarmenena saritzea, kontu horietan adituak direnen arabera.

Nori Zuzendua

Euskadi literatura sariak eskuratzeko aukera, argitaratze unean bizirik dauden egileek idatzi, itzuli edo ilustratutako lanek izan ahalko dute. Lan horiek lehen aldiz 2012. urtean argitaratuak izan beharko dute, eta zabalkundea egiteko bete beharreko lege-baldintzak bete beharko ditu. Liburu kontzeptua zer den ulertzeko, Irakurketa, Liburu eta Liburutegien ekainaren 22ko 10/2007 Legearen definizioa bere 2.a)artikuluan hartuko da gidari: «Liburua: lan zientifikoa, artistikoa, literarioa edo beste edozein motatakoa, liburuki bat edo gehiago izanda argitalpen bakarra eta era inprimatuan edo irakurgarria den beste edozein euskarritan argitaratu daitekeena». Argitaratua izan den datarekin zalantzarik izanez gero, Lege-gordailuan agertzen dena izango da argitaratze urtea. Lanaren zati idatziaren edo grafikoaren egileak pertsona fisikoak izango dira.

Hala ere, kasuan kasuko modalitatean sari hau azken hiru deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta goiko atalean zehaztutako baldintzak bete.

Araudia

AGINDUA, 2013ko apirilaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013ko urtean Euskadi literatura-sariak arautu eta horretarako dei egiten duena.


Harremanak norekin

Marta Merino 945016937

Erantsi beharreko agiriak

Lanaren egileak eta beste edozein pertsona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribatuak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak. Eta epaimahaikideek ere aurkeztu ahal izango dituzte sarirako hautagaiak. Edonola ere, hautagaiak aurkezteko baino lehen lanaren egileen aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko da.

Sarirako hautagai bakoitzarekin batera, I. eranskina osorik betea zer modalitatetan parte hartzen den esanez, eta lan hautagaiaren sei ale aurkeztu beharko dira, lana paperean argitaratzen bada, edo edizio digitalerako esteka hala badagokio. Euskarazko literatura itzulpenaren kasuan, itzulitako lanaz gain, erabilitako jatorrizko lana ere aurkeztu beharko dute. Bakarrik lanaren parte grafikoa Ilustrazio modalitatean aurkezten bada, eta idatzizkoa beste modalitate batean, aurkeztu ahal izango da lan bera sarietako bi modalitatetan.


Dagokion tasa

Ez.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Sarirako hautagaiak aurkezteko epea, 2013ko maiatzaren 31n amaituko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Lan hautagaiak eta aurreko atalean adierazitako dokumentazioa honako helbide honetara bidali behar dira, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bideren bitartez: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritza; Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Tramiteen deskripzioa

Epaimahaiaren erabakia.


Egitura Atal Ebazlea

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak bidezko Agindua emango du epaimahaiaren proposamena berretsiz, Euskadi Saria modalitate bakoitzean merezi duen lana izendatzeko. Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, Agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.


Ebazteko epea

Agindu hori sei hilabeteko epean interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, Agindu hau buletinean argitaratzen denetik kontatuta.

AGINDUA, 2013ko urriaren 31koa

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

I. eranskina - Eskabidea (pdf, 190 kB)

Bestelako Agiriak

-


Oharrak

-

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

09/12/2013