Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuko Administrazio Orokorraren artean datuak elkarri trukatzeko proiektua.

Erakunde:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta Estatuko Administrazio Orokorraren erakundeen arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz, herritarrei eta enpresei, administrazioekin izapideak egiten dituztenean, datuen ziurtagiriak eskatzeko beharra saihesteko

Atxikitzen zaion plana

Administrazio eta Gobernu Elektronikoari buruzko Plan Estrategikoa - PEAGE

Eremua

Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan, proiektua euskal administrazio guztietara eta Estatuko Administrazio Orokorreko erakundeetara zabaltzen da, guzti horiek trukatu beharreko datuen hornitzaile eta eskatzaile gisa. Horiek horrela, datu horiek eman edo eskatu ditzaketen administrazioko zerbitzu edo prozedura guztiak hartzen ditu.

1. Pertsona fisiko eta juridikoek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin (GSDO) dituzten betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatzeko diren administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz.

2. Pertsona fisiko eta juridikoek Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT) dituzten betebeharrak ordainduta dituztela egiaztatzeko diren administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz.

3. Pertsona fisiko eta juridikoek beraien nortasun (NAN) eta bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko administrazio-ziurtagiriak ordezkatzea erakunde horren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko datu-transmisioekin, telematika bidez informazioa trukatzeko sistema bat eratuz.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritza eta euskal administrazio guztiak.
Estatuko Administrazio Orokorreko erakunde guztiak.
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea – EJIE.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2009/01/01 - 2010/01/31

Burutu gabeko mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (GSDO).Datuak elkarri trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea Hasita

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT).Datuak elkarri trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea Amaituta
Nortasuna (NAN) eta bizilekua.Datuak elkarri trukatzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta garapenak sortzea Amaituta
Presidentzia Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea.Hitzarmenaren testua prestatu eta bideratzea Amaituta
Zerga Agentziarekin lankidetza-hitzarmena sinatzea.Hitzarmenaren testua prestatu eta bideratzea Amaituta

Azken aldaketako data: