EAEko Administrazio Orokorraren Liburutegi Sistema
- Erakundea:
- Gobernantza Publikoa eta Autogobernua, Ekonomia eta Ogasuna
- Organoa:
- Baliabide Orokorren Zuzendaritza, Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
- Liburutegiak kudeatzeko antolakuntza-eredu berria diseinatzea
- Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi guztiak bat egitea, arau nahiz teknologia aldetik
- Liburutegi-sare osora sarbide bakarra ezartzea, bilaketetan nahiz maileguetan
- Katalogo bakarra izatea, bibliografikoa nahiz autoritateena, katalogazio-lanetan bikoizketarik egon ez dadin
- Liburutegiak kudeatzeko politikak zehaztu eta ezartzea
- Absysnet ezarpen bakarra izatea, horrek erraztu egingo dituelako mantentze-teknikoa, bertsio-aldaketak, etab.
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013).
Eremua
Eusko Jaurlaritzako Sailen liburutegien liburutegi-sistema garatu eta bateratzeko proiektua. Eusko Jaurlaritzaren gaur egungo liburutegi-sarea oinarritzen den tresnaren bilakaera teknologikoari esker, Sarean integratutako liburutegi-sistema sortzeko aukera izango da. Informazioaren eta telekomunikazioen kudeaketa-tresnen bilakaera teknologikoari esker, posible da Sarean integratzea, baina horrek Web teknologian oinarritutako Absysnet software berria ezartzea eskatzen du.
Parte-hartzaileak eta eragileak
- Administrazio Publikoa (sailak)
- Erakunde autonomoek (horren eragina izango dutenak)
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
2011/01/03 - 2012/01/29
Azken aldaketako data: