Gardentasunari buruzko jardueren jarraibide erkideak zehaztu

Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

• Sailen prozesu nagusietan, informazio??jardunak ondorio dituzten ekintzen artean (esaterako, herritarren galderei erantzutea ??eskaerak eta errekerimenduak-, zein informazio plazaratu behar den zehaztea

• Informazio hori egituratuta eta eguneratuta izatea, ahalik eta era automatizatuenean, eta Sail guztietarako estandarrak izango diren prozeduren arabera

• Informazio hori era proaktiboan eskura jartzea, baliabide telematikoetan eta beste bide batzuetan, herritarren eskaerari aurrea hartuz eta herritarren arretarako baliabideak eraginkortasunez erabiliz. Horrela eginez gero, herritarrei informazio pribatu eta pertsonalizatua eskaintzen zentratu ahalko da

• Informazio hori eskaintzea nahitaezkoa izatea Administrazio guztietan, eta zentzu horretan, erreferentziako Administrazio bihurtzea

Atxikitzen zaion plana

Berrikuntza Publikoaren Plana (PIP 2011-2013).

Eremua

Proiektuaren helburua da herritarrentzako informazio??prozesuetan gardentasunaren inguruko jarraibide erkideak zehaztea, gaur egun “informazio publikotzat” eskaintzen den informazioa areagotu egin dadin. Gainera, helburu hori betetzen delako segurtasuna izan behar dugu, eta, aldi berean, DBLO zaintzen dela ziurtatu.

Irizpide horiek informazio??prozesu nagusietan ezarri, kudeatzeko (mantentzean eta eguneratzean ahalik eta prozesu estandarrenak erabiliz) eta argitaratzeko (eskaerari aurrea hartuz) eduki berriak zehazteko moduan.

Legegintzaldia

IX. Legegintzaldia

Parte-hartzaileak eta eragileak

Herritarrentzako informazioaren prozesu nagusien ardura duten Sailetako arloak.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2011/01/01 - 2011/01/01

Azken aldaketako data: