[07] - Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016 (Euskadiko Berrikuntza Publikoaren Estrategia).

Helburuak

Euskadik berrikuntza funtsezko elementutzat hartu du, bere ekonomiaren lehiakortasuna hobetzeko. Ildo beretik, bertako sektore publikoak berrikuntzarekiko lidergo-funtzio eredugarria hartu behar du, besteak beste, zerbitzu publikoak hobetuz, herritarrekiko nahiz enpresekiko orientazioa izanda, eta jarduteko eraren efizientzia areagotuz.

Horri lotuta, “berrikuntza publikoa” kontzeptua indartu behar da; hain zuzen, honela ulertu behar da kontzeptu hori: kudeaketa publikoaren eremuan ideia eta jarduera berritzaileak aplikatzea, gizarte-balioa sortzeko asmoz.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Administrazioak antolamendu-kultura eta -balioak aldatu egin behar ditu; izan ere, orain arte zerbitzuetan oinarritzen ziren, eta, orain, herritarrak ardatz dituzten kultura eta balioak sustatu behar dira. Euskal sektore publikoak gero eta irisgarriagoa izan behar du –alegia, herritarren zerbitzura egon behar du–, gero eta modu eraginkor eta efizienteagoan erantzuteko herritarren premia eta eskaerei. Gizartean, aldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologiko asko eta handiak gertatzen ari dira eta botere publikoak egokitzeko eta aldatzeko ahalegina etengabe egin behar da. EAEko herritar guztiek Administrazioaren funtzionamendua onartua eta bermatua izango duten eredu baten bidean aurrera egin behar dugu; oinarri horretan oinarrituta, gardentasuna lehentasunezko eta zeharkako gaia da prozedurei buruzko informazioarekin eta informazioarekiko sarbidearekin loturiko alderdi guztietan, baita herritarren aurrean kontuak emateko premia ere.

Administrazioaren sarea gardentasunera, parte-hartzera eta herritarrei kontuan ematera zabaltzeak aldaketa handia eskatzen du, bai kulturan, bai balioetan. Horregatik, EAEko administrazio publikoek lankidetza ahalbidetzen eta sustatzen duten prozesu eta tresnak indartu behar dituzte, herritarrei ikuspegi integral batetik begiratuta zerbitzuak eman ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak Administrazioa aldatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, administrazio hori eraginkorragoa izan dadin herritarren arazoak konpontzen, gardentasun handiagoarekin konpon ditzan eta gizarte-orekaren faktore izateko.

Planaren helburuak honako hauek dira:

  • Zerbitzu publiko digitalak herritarren eta enpresen esku jartzea, administrazioarekin dituzten harremanak eta izapideak bide telematiko bidez egin ahal izateko. Teknologia berrien erabilera indartzea zerbitzuen eskaintzari, informazioari segurtasunari eta bideen aniztasunari dagokienez. Administrazio elektronikoaren aurrerabidea ebaluatzeko adierazle-sistema bat abiaraztea. Administrazio elektronikoaren plataformaren bilakaera teknologikoa.
  • Herritarrak aro digitalean sartzea sustatzea, herritar guztiek berdintasun-egoeran erabili ahal izateko zerbitzu digitalak.
  • “Jarduteko era berrien” ondoriozko antolamendu-eraldaketa sustatzea, herritarren premiei eta eskaerei modu eraginkorrean erantzungo dien administrazio bat lortzearren. Administrazioko profesionalentzat lankidetza-inguruneak sor daitezen sustatzea.
  • Euskal administrazio publikoaren gardentasunean aurrera egitea; horretarako, informazio koherentea, egokia, goi-mailako kalitatekoa eta azkarra emateko mekanismoak garatu behar dira, sarbide errazeko zerbitzu baten bitartez eta herritarrak erabili nahi duen bidea erabilita.
  • Euskal administrazio guztiek “Euskadi Arreta Sarea” bultzatzeko ikuspegia indartzea, EAEko herritarrentzat benetako leihatila bakarra lortzeko. EAEko administrazioen artean eragiketa-trukearen nodoa sortzea.
  • Zerbitzu publikoen katalogorako sarbidea ahalbidetzea jendeari eta bide anitzeko zerbitzu eraginkorra eskaintzeko beharrezkoak diren neurriak garatzea. Administrazioak interneten duen presentzia hobetzea eta egokitzen jarraitzea.
  • Administrazio-izapideak sinplifikatzea eta herritarren dokumentazioa bateratzea, administrazio publikoekiko elkarreragina ahalbidetzearren. Herritarren arretan eragin handiena duten zerbitzuetan papera desagertzea.
  • Kontzeptu-ereduak eta erregulazioa garatzea, baita parte hartzeko tresnak, bideak eta protokoloak ere, herritarrek modu eraginkorrean parte hartzeko aukera antolatzearren.
  • Herritarrek informazio publikoa eskuratzeko eta administrazio publikoen jardunei buruz datuak jakiteko eta iritzia emateko duten eskubidea berritzea, egokitzea eta sakontzea, gardentasun-konpromiso orokorraren barruan.
  • Administrazioaren barruan kudeaketa-eredu aurreratuagoa bultzatzea, barne-eraginkortasuna eta barne-efizientzia bultzatzeko eta herritarren premietara eta emaitzetara orientatzeko ahalik eta kostu txikienarekin (iraunkortasun-printzipioa).
  • Administrazioan, “gobernu ona” indartzea, politika publikoen gardentasunaren, parte-hartzearen, planifikazioaren eta ebaluazioaren bidez.
  • Administrazioan, gizarte-berrikuntza sustatzea, baita berrikuntza publikoa ere, gizarte- eta ekonomia-garapen iraunkorraren eragile den aldetik.

Aurrekariak

Plan honek honako aurrekari hauek ditu plangintzaren eremuan:

  • Informatika eta Telekomunikazio Plana 2006/2009(ITP)
  • Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa 2008/2010 (PEAGE)
  • Berrikuntza Publikoko eta Administrazio Elektronikoko Plana, 2010/2013

Plan honek 2012-2016 aldiko gobernu programaren konpromisoak bere gain hartuko ditu, herrialdearen hiru konpromisoei aurre egiteko. Zehazki, gobernu programaren honako atal hauek garatuko ditu administrazio publikoari dagokionez:

1.12 Administrazio eraginkorra eta gardena.

1.13 Administrazio irekia

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Esku hartzen duten sailak

Herri Administrazio eta Justizia Sailari dagokio plana sustatzea. Plan hau zeharkakoa da; horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztiak barne hartzen ditu. Gainera, beste erakunde instrumental batzuetara heda liteke. Gobernu Irekiaren Zuzendaritzarekin lankidetza estuan jardun beharko da Lehendakaritzan.

 

Gizarte-eragileek partizipazioa

Estrategian, parte-hartzea honako hau izango da: kontzientzia kritikoa eta proposatzailea sortzeko prozesu kolektiboa, gure komunitatea osatzen duten agenteek berrikuntza publikoaren arloan dituzten kezkak, premiak eta balioak identifikatzeko eta txertatzeko.

Estrategian proposatzen den erronka horretan, administrazio publikoak eraldatu egin behar du, administrazioak herritarrekin elkarreragin behar du eta, alde batetik, kudeaketa publikoan hobekuntza ekarriko du eta, bestetik, bete nahi diren premien estalduran herritarrek erantzunkidetasun- eta onarpen-maila handiagoa izatea.

Proposatzen den partaidetza-prozesua oso zabala izango da, interes-taldeak EAEko herritar guztiek osatuko dituztelako: administrazio publikoko langileek, berrikuntza publikoan adituak, gizarte zibilak eta lankidetza zibikoko plataformek. Partaidetza-prozesu zabal hori bultzatzeko, planak Gobernu Irekiaren tresnak baliatuko ditu. Parte hartzeko foroak ere egingo dira eta interes-taldeek parte hartuko dute horietan. Azken batean, herritarrek planaren diseinuan parte hartuko dute, baterako diseinuaren kontzeptua txertatuta.

 

Eraginak

Araudian eragina :

Planaren esparruan, herritarren arreta eta administrazio elektronikoa hobetzeko eta prozedurak errazteko arauak sortzeko beharra antzeman daiteke, baita karga administratiboak murrizteko beharra edo EAEko administrazio publikoaren antolamendua eta funtzionamendua hobetzeko beharra.

Era berean, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea arautzeko beharra antzeman daiteke, baita informazio publikoa hedatzeari dagozkion arauak eta informazioaren jabetza eta erabilpena arautzen dutenak ere.

 

Antolamenduan eragina:

Planak ez ditu antolaketaren aldaketa zuzenak ekarriko. Hala ere, plana betetzeak sail arteko eta erakunde arteko koordinazio-mekanismoak eta -organoak sortzea ekar lezake, baita laneko prozesuetan eta lanpostuen profiletan ere eta, bereziki, antolamendu-kulturaren balioetan.

Aurrekontu eta finantzetan eragina:

Planean, koordinaziorako idazkaritza tekniko bat kontratatzea aurreikusita dago baina plangintzaren ardura nagusia Gobernuko profesionalen gain geratuko da; izan ere, 2010-2013 aldiko Berrikuntza Publikoaren Planeko proiektuak gauzatzen esperientzia handia eskuratu dute eta esperientzia horretan oinarrituta, hurrengo plana egiteko irizpiderik, esperientziarik eta jakintza metaturik onena izango dute. Aurreikusitako kontratazioa ez d 100.000 € baino gehiago izango.

Planeko proiektuak eta neurriak aplikatzeak ezohiko aurrekontua beharko du, eta plana egiterakoan kuantifikatu beharko da.

Beste jardueretan eragina:

Plan hau zeharkakoa da, eta sail guztietako jardunetan eragina du, antolamenduari eta informatikari dagokionez. Eragin berezia dauka Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko ekintzetan. Azken plan hori Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Hezkuntza,  Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatuko dute.

Bestalde, plana Lehendakaritzako jardunekin koordinatu behar da, Gobernu Irekiaren esparruari dagokionez.

Erakunde harremanetan eragina:

Erakunde arteko lankidetzarako aukerak daude berrikuntza publikoan eta administrazio elektronikoan, eta planaren helburu dira, gehien bat, herritarren arretaren eta eragiketa-trukearen alorrekoak.

Beste administrazioekin eta erakundeekin egingo diren jardunen neurria plana egitean zehaztu beharko da.

Plana burutzeko aurreikusi den epea

2014 - 2016

Lortutako faseak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoak markatzea Amaituta
Oinarrizko ildo estrategiko eta ekonomikoei buruzko txostenak egitea Amaituta
Plana egitea Amaituta
Planei buruzko txostenak egitea Amaituta
Gobernu Kontseiluan plana onartzea Amaituta

Ebaluatzeko moduak

2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Estrategia, 2010-2013 aldirako onartutako Planaren jarraipena izaki, Eusko Jaurlaritzaren ibilbide-orri bihurtuko da Administrazio irekiagoa eta eraginkorragoa lortzeko bidean, hau da, herritarrei eta emaitzak lortzera bideratuta.

Kudeaketa-eredua honako printzipio hauetan oinarritu beharko da:

  • Koordinazioa, lankidetza eta parte-hartzea: Eusko Jaurlaritzaren zeharkako ikuspegia, erakunde osoa inplikatzen duena helburuak betetzeari dagokionez eta proiektu bakoitzaren hasiera-hasieratik bukaeraraino bere laguntza osoa izango duela, hau da, proiektuak sortzen direnetik gauzatu eta ebaluatzen diren arte.
  • Bultzada politikoa: Gobernuko kide guztiek eta goi-kargudunen eta zuzendarien ekipoak irmotasunez baliatutako lidergoa, helburuak betetzearren eta emaitza nahiz inpaktuak ebaluatzearren. Lidergo operatiboa Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari dagokio.
  • Ikuskapena: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak ikuskatuko du proiektuen zuzendaritza, erabakiak hartzeko informazio garrantzitsua duelako. Organo eta prozedura bereziak ere ezarri dira, ikuskapen zehatza eta eraginkorra egingo dutenak. Hau da, ez dira kudeaketa-taldeak zigortuko administrazio-zeregin ugari egitera behartuz, baina planaren zuzendaritzari jardueren eta emaitzen egoeraren ikuspegi argia eta benetakoa emango zaio; horrenbestez, beharrezko diren erabakiak hartu ahal izango ditu, kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak ezartzeko.
  • Eguneraketa: Araudian, aurrekontuetan, teknologiaren merkatuan edo proiektuan nondik norakoan gertatzen diren inguruneko aldaketetara egokitzen den plana.

Berrikuntza publikoaren estrategiak ex ante ebaluazioa egingo du eta egun ditugun premiak eta arazoak identifikatzen saiatuko gara, 2014-2016 aldi horretarako proposatu beharreko helburuak definitzeko; prozesuaren edo kudeaketaren ebaluazioa ere egingo du, plana gauzatzeko arduradunen kudeaketa-gaitasuna eta proiektuen gauzatze-mailan eta helburuen betetze-mailan izandako aurrerapenak balioesteko (neurketa-adierazleak dituen aginte-taula batean oinarrituta); emaitzen ebaluazioa, emaitzak aurrekontu-kostuekin eta giza baliabideen eta baliabide teknologikoen kostuekin loturik; eta inpaktu-ebaluazioa, efektu orokorrak eta epe luzekoak balioesteko, hau da, kudeaketa publikoan ideia eta jardunbide berri hauek aplikatzeak zenbateraino sortzen duten gizarte-balioa. Azken kasu horretan, eredu kontzeptual bat (kontzeptuak, dimentsioak eta adierazleak) garatzea sustatuko da, sektore publikoko gizarte-berrikuntza ebaluatzeko.

Informazioa ebaluazio-sistemara helaraziko da etengabe neurketa-adierazleak elikatzeko eta, hartara, 2014-2013 aldiko Berrikuntza Publikoaren Estrategian proposatutako berrikuntza publikoaren politiken garrantzia, koherentzia, egokitasuna, eraginkortasuna, efizientzia, iraunkortasuna, ekitatea eta kalitatea balioetsi ahal izango dugu.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Dokumentuak:
Jarraipen Txostena 2014-2015

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data:
Dokumentuak:
Ebaluazio-Txostena

Azken aldaketako data: