Arautegia

Inprimatu

Agindua, Herri Administrazio eta Justiziako Sailburuarena, Herri Administrazio eta Justizia Saileko diru-laguntzen 2017ko plan estrategikoa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNUKO SAILBURUARENA, ZEINAREN BIDEZ ONARTU EGITEN BAITA GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILAREN DIRULAGUNTZEN 2017RAKO PLAN ESTRATEGIKOA.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (Administrazioarekiko Auzien Salak), 2015eko urtarrilaren 21eko 48/2015 Epaiaren bidez, zeina 629/2013
administrazioarekiko auzi-errekurtsoan idatzi baitzen (auzi-errekurtso horretan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko Agindua aurkaratzen zen), aipatu aginduaren baliogabetasuna adierazi zuen, «dirulaguntza onartu aurretik plan estrategikorik egin ez zenez, ordenamendu juridikoarekin bat egiten ez zuelako». Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluan aipatzen da manu hori. Bada, ezeztatu den aginduan, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen emakida deitzen eta erregulatzen zen (EHAA, 168. zk., 4709/2013).

Aipatu artikuluaren arabera, diru-laguntzen plan estrategikoan zehaztu behar da zeintzuk diren diru-laguntzen ezarpenarekin lortu nahi diren helburu eta eraginak,
helburuak lortzeko epea, eta aurreikusitako kostuak eta finantzaketa-iturriak, betiere aurrekontu-egonkortasunaren helburuak kontuan hartuz.

Horrenbestez, Administrazio Publiko eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan emandako ahalmenak
baliatuta, dekretu hori indarrean baitago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriarekin eta lehenengo xedapen iragankorrarekin bat etorriz, honako hau

 

EBAZTEN DUT:

 

Bakarra.- Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 2017rako egin duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea. Agindu honen eranskin gisa erantsi dugu aipatu plan estrategikoa.

 

 

Josu Iñaki Erkoreka Gervasio

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua

 

Eranskina

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa

2017rako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

 

1. SARRERA

Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrak (aurrerantzean, DLO), arrazoien azalpenean, oro har eta 8. artikuluan zehazki, adierazten du administrazio publikoetako organoek Diru-laguntzen Plan Estrategikoa (aurrerantzean, DPE) egin behar dutela, eta plan estrategiko horretan honako alderdi hauek zehaztu behar dituztela: plana aplikatzean lortu nahi dituzten helburu eta ondorioak, helburu zein ondorio horiek lortzeko epea, aurreikusitako kostuak, eta finantzaketa-iturriak. Horretan guztian, publizitatearen, gardentasunaren, lehiaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta bazterkeriarik ezaren printzipioak bermatuko dituzte. Era berean, helburuen eraginkortasuna eta baliabide publikoen esleipen zein erabilera efizientea bermatu beharko dituzte.

Uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartzen du DLOren erregelamendua, eta erregelamendu horrek garatu du DLOren 8. artikulua. DLOren azken xedapenetatik bigarrenean eta aipatu errege dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoarekin bat eginez, oinarrizkoa da hori, aipatu xedapenetan zerrendatutako aginduetan izan ezik.

Estatuko araudi hori Euskal Autonomia Erkidegoaren jarduera-eremuan ezartzearen inguruko eztabaida egon da, eta, horri dagokionez, Administrazio Publiko eta Justizia Saila zenaren Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzak duela gutxi egin duen txosten batek hau adierazten du, gogoeta juridikoen atalean:

«17. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak (aurrerantzean, EAEAN), 38/2003 Legea Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzea ukatu gabe, ez zuen uste 8.1. artikuluak aipatzen duen "diru-laguntzen plan estrategikoa" beharrezko betekizuna denik EAEko udalerrietan egiten diren dirulaguntzen deialdiak baliozkoak izan daitezen.

(...) Alabaina, irizpide hau ezarri du Auzitegi Gorenak, EAEANen epai batzuekin bat egiten duten hainbat epaitan (besteak beste, 2012ko ekainaren 26ko, abenduaren
4ko eta 2013ko apirilaren 16ko epaietan), 38/2003 Legearen 8.1. artikuluari dagokionez: "Xedapen horretatik, bi ondorio atera daitezke, ahalegin dialektikorik
gabe: edozein diru-laguntza ezarri aurrekoa da plan estrategikoa, eta xedapenak agindu-indarra du eta kategorikoa da. Gure ustez, xedapenak dioena, plan estrategikoa aldez aurretik exijitzea alegia, ez da tangentziala edo zeharkakoa eta ez sistematikoa, instantziako epaiak hala badio ere, baizik eta funtsezko betekizuna, diru-laguntzaren erregulazioaren aurrekoa, halako moldez non kanpo-formalizazio edo instrumentalizazio bat behar duen, eta, formalitate jakin bat exijitzen ez badu ere, bai identifikatzeko moduko definizio espezifiko bat". EAEANek jurisprudentzia hori ezarri du geroko epaietan (hala nola, 2012ko azaroaren 6ko eta 2014ko otsailaren 18ko, urriaren 29ko eta abenduaren 19ko epaietan). EAEko udalek egindako diru-laguntzen deialdiak dira, ordea; hortaz, ez dira sartzen EAEko Ogasun Orokorra Ordenatzeko Printzipioen Legearen testu bateginaren 48. artikulua eta hurrengoak ezartzeko eremuan. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren epai horien arabera, EAEko Toki Administrazioari ezar dakioke 38/2003 Legea.

18.- Administrazio autonomikoaren diru-laguntzen deialdien aurka jarritako errekurtsoak ebazteko ere ezarri izan du EAEANek 38/2003 Legea (besteren artean, EAEANen 2009ko irailaren 16ko epaia —Auzitegi Gorenaren 2013ko abenduaren 23ko epaiak berretsia hori— eta 2014ko irailaren 16ko eta azaroaren 10eko epaiak), baina EAEko Ogasun Orokorra Ordenatzeko Printzipioen Legearen testu bateginaren 48. artikuluan eta hurrengoetan jasotako araudi autonomikoa ere ezarri du, bataren edo bestearen ezarpen-lehentasunari arreta berezirik jarri gabe. Estatuko Abokatuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 31ko aginduaren aurka jarri duen errekurtsoak piztu du eztabaida. Aipatu aginduan, 2013an goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko diru-laguntzen emakida deitzen eta erregulatzen zen. Auzitegi Gorenak lehen adierazitako epaietan (EAEko udalerriek egindako diru-laguntzen deialdien ingurukoetan) finkatutako doktrina jasotzen du EAEANen 2015eko urtarrilaren 21eko epaiak, 38/2003 Legearen 8.1. artikulua nahitaez ezartzeari buruz, eta hau gaineratzen du: "Auzitegi Gorenaren baieztapenen biribiltasunak ez du eragozten 38/2003 Legearen hogeita bigarren xedapen gehigarriaren edukia; izan ere, arauak ez du Euskal Autonomia Erkidegoa baztertzen bere jarduera-eremutik. Are guztiz kontrakoa egiten du, ezarpena berresten baitu. Eta ezarpen hori gauzatu egin behar da, baina Autonomia Estatututik eta lurralde historikoetatik eratorritako antolakuntza- eta eskumen-ezaugarriak errespetatuz. Gai horri dagokionez, sala honek ez daki EAEko autonomiaren zein alderi eragin zaion, zein alde ez den errespetatu, diru-laguntza ezarri aurretik plan estrategikoa egitea ezarri denean, eta zaila da berori ikustea, demandatuak berak onartzen baitu estatuko aipatu arauan ezarritako printzipio berberak jasotzen dituela azaroaren 11ko 1/1997 Dekretu Legegileak (zeinak onartzen baitu EAEko Ogasun Orokorra Ordenatzeko Printzipioei buruzko Legearen testu bategina)". Arrazoiketa horretan oinarrituta, aurkaratutako aginduaren baliogabetasuna adierazten du, ordenamendu juridikoarekin bat egiten ez duelako, ez baitzen plan estrategikorik egin dirulaguntza onartu aurretik.

Txostenean ondorioztatzen denez, DLO zuzenean ezar daiteke gure autonomia erkidegoan: «Estatuko oinarrizko araudia (38/2003 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak "Estatuko oinarrizko legedia" adierazpena erabiltzen du, berariazko eskumenak erabiliz idatzitakotik bereizi gabe), diru-laguntzen arloan, berez, EAEn zuzenean ezar daiteke. Aipatu araudiaren agindu batzuk ezartzen ez badira, Euskal Autonomia Erkidegoko foru-araubide berezia erregulatzen duen xedapenen batekin bateraezina dela arrazoitu beharko da, txosten honen gorputzean adierazitako terminoetan.»

Azaldutako guztiarengatik, Diru-laguntzen Plan Estrategiko hau egin du Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak, bat eginez DLOean ezarritakoarekin eta Diru-laguntzen Plan Estrategikoak Egiteko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren 01/15 Zirkularreko jarraibideekin.

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa kudeaketa-tresna programatiko bat da. Beraz, ez dizkie ez eskubideak, ez betebeharrak sortzen onuradun izan daitezkeenei. Plana eraginkorra izan dadin, hainbat diru-laguntza ildo jarri beharko dira martxan; betiere, besteak beste, ekitaldi bakoitzean erabilgarri dagoen aurrekontua aintzat hartuta.

Bada, plana bultzatzen duen sailak eginiko jarraipen-txostenen eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak igorritako txostenen emaitzetan ikusten bada diru-laguntzen ildo batzuek ez dituztela helburuak espero bezala betetzen, edo inbertitutako baliabideen mailan ez dutela emaitza egokia ematen, diru-laguntza horiek aldatu egin ahalko dira,
edo eraginkorragoak eta efizienteagoak diren beste batzuekin ordeztu, edota, hala
badagokio, kendu.

2. ESPARRU SUBJEKTIBOA ETA DENBORAZKOA

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak kudeatzen dituen diru-laguntzak jasotzen ditu DPE honek, Euskal Autonomia Erkidegoko
Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta, Toki Administrazioaren arloan, Euskadiko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziaren arloan eta Administrazioaren modernizazioaren eta erreformaren arloan, horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6. artikuluan jasotzen diren eskumenekin bat eginez.

Denboraren eremuari dagokionez, DLOren erregelamenduaren 11.4. artikuluarekin bat eginez, abian den urterako aurreikuspenak jasoko ditu DPEak; hots, 2017koak.

3. HELBURU OROKORRAK

Askotariko helburuak bete nahi ditu sail honek sustapen-jarduerarekin, aipatu 24/2016 Dekretuak esleitutako eskumen-eremu ezberdinak kontuan hartuta:

  1. Tokiko administrazioen azpiegiturak eta zerbitzuak sustatzea eta hobetzea
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziko eragile juridikoen artean ikerketa eta horren hedapena bultzatzea
  3. Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea, kudeaketa-eredu berriak ezarriz

Sailaren diru-laguntzak hartzen ditu planak, eta organo hauek kudeatuko dituzte horiek:

  1. Araubide Juridikoaren Sailburuordetza
  2. Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza
  3. Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

Aurreko guztia aintzat hartuta, Diru-laguntzen Plan Estrategikoaren bidez, helburu orokor hauek lortu nahi ditugu:

  1. Xedetzat erabilera publikoko edo gizartearen intereseko jarduerak sustatzea duten politika publikoak planifikatzeko tresnaz hornitzea sail hau, bere eskumeneko arloetan.
  2. Ikuspegi ekonomiko-finantzariotik begiratuta, diru-laguntzen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea ahalbidetuko duten kudeaketatresna berdinagoak zehaztea.
  3. Informazio publikorako sarbidea ahalbidetzea, gardentasunaren eta gobernamendu onaren praktiken ikuspegitik abiatuta.

4.  ARDATZ ESTRATEGIKOAK ETA DIRU-LAGUNTZA LERROAK:

Planaren ardatz estrategikoak zerrendatuko ditugu, sailen unitate organikoen arabera; bai eta aurrekontu-programetan ezarritako xedeekin duten lotura azalduko ere.

 

 1.      TOKI ADMINISTRAZIOEKIKO HARREMANETARAKO ETA ADMINISTRAZIO ERREGISTROETAKO
ZUZENDARITZA

2. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburuak, ekintzak eta adierazleak

 

Objetivo Estratégico 1: Mejora de las infraestructuras y servicios de las administraciones locales para contribuir a una mejor satisfacción de las necesidades y aspiraciones de la comunidad vecinal

Diru-laguntzen 1. ildoa: Ondarroa: Kamiñalde mendi-hegala egonkortzeko premiazko obrak finantzatzea

1. organoa: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

1. programa: 12170

2017

1. helburua: Laguntza ekonomikoa ematea Ondarroako Udalari, aipatu toki-erakundearen azpiegiturak
hobetzeari begirako jarduerak egin ditzan udalerrian, herritarren beharren eta nahien asebetetze-maila areagotze aldera.

1. ekintza: Diru-laguntza ematea, Kamiñalde mendi-hegala egonkortzeko premiazko obrak finantzatzeko xedez.

 

Diru-laguntzen 2. ildoa: Barakaldo: Lasesarre-Desertu oinezko-pasabidea egitea

1. organoa: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

1. programa: 12170

2017

1. xedea Laguntza ekonomikoa ematea Barakaldoko Udalari, aipatu toki-erakundearen azpiegiturak hobetzeari begirako jarduerak egin ditzan udalerrian, herritarren beharren eta nahien asebetetze-maila areagotze aldera.

1. ekintza: Diru-laguntza ematea, Lasesarre-Desertu oinezko-pasabidea egiteko.

 

3. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa-ehunekoa finantzaketa publikoaren globalarekiko

1. helburu estrategikoa Toki administrazioen azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea, herritarren beharrak eta nahiak hobeto asebetetzeko.

Diru-laguntzen 1. ildoa: Ondarroa: Kamiñalde mendi-hegala egonkortzeko premiazko obrak finantzatzea

1. organoa: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

2017

1. programa: 12170

Zenbatekoa €

%

7. kapitulua

Guztira

2.000.000,00

2.000.000,00

%100

%100

7. kapitulua guztira

Diru-laguntza lerroa guztira

2.000.000,00

2.000.000,00

%100

%100

Diru-laguntzen 2. ildoa: Barakaldo: Lasesarre-Desertu oinezko-pasabidea egitea

1. organoa: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

2017

1. programa: 12170

Importe €

%

7. kapitulua

Guztira

1.324.875,00

1.324.875,00

%100

%100

7. kapitulua guztira

Diru-laguntza lerroa guztira

1.324.875,00

1.324.875,00

%100

%100

4. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburu duten edo dituzten sektore edo sektoreak eta emateko prozedura

1. helburu estrategikoa Toki administrazioen azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea, herritarren beharrak eta nahiak hobeto asebetetzeko.

Diru-laguntzen 1. ildoa: Ondarroa: Kamiñalde mendi-hegala egonkortzeko premiazko obrak finantzatzea

1. organoa: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

1. programa: 12170

Sektore hartzaileak: EAEko udalerriak

Sektore zehatzak: Ondarroako Udala

Emakida-prozedura: Diru-laguntza zuzena

Emakida-prozedura eta instrumentalizatzeko modua: Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia

Diru-laguntzen 2. ildoa: Barakaldo: Lasesarre-Desertu oinezko-pasabidea egitea

1. organoa: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza

1. programa: 12170

Sektore hartzaileak: EAEko udalerriak

Sektore zehatzak: Barakaldoko Udala

Emakida-prozedura: Diru-laguntza zuzena

Emakida-prozedura eta instrumentalizatzeko modua: Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakia

 

2. ARAUBIDE JURIDIKOAREN SAILBURUORDETZA

2. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburuak, ekintzak eta adierazleak

1. xede estrategikoa: ezagutza akademikoan eta espezializatuan sakontzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziko eragile juridikoen arteko hedapenean sakontzea ere

Diru-laguntzen 1. ildoa: IZENDUN laguntza ekonomikoa ematea oso espezializatuak diren eta eremu juridikoan oihartzun eta eragin nabarmena duten jarduerei, Euskal Autonomia Erkidegoko Zuzenbide Zibilaren arloan adituak diren eragileek egiten badituzte.

1. organoa: Araubide Juridikoaren Sailburuordetza

1. programa: "diru-laguntza Foru Zuzenbidearen eta Zuzenbide Autonomikoaren eremuan egiten diren jarduerei" 02 1280 22.0000 45499 002

2016

2017

1. helburua: Diru-laguntza Foru Zuzenbidearen eta Zuzenbide Autonomikoaren arloan legediari buruz egiten diren jarduerei, hedapenari eta informazio publikoari bideratuta badaude.


1. ekintza: Diru-laguntza ematea sarbide publikoa duen “www.forulege.com” weborrialdeko edukien mantentze-lanak, berregituraketak eta sarrera berriak finantzatzeko, berori Euskadiko legedia zibilari egokitze aldera, edota gai horri buruzko jardunaldi espezializatuak eta hausnarketa-jardunaldiak antolatze aldera.


1. adierazlea: web-orrialdearen eta bertan argitaratutako informazioaren aurretiko bertsioak alderatzea, mantentze- eta eguneratze-lanak egin direla egiaztatzeko
2. adierazlea: aipatu orrialdean egindako kontsultak
3. adierazlea: antolatu diren jardunaldien kopurua
4. adierazlea: jardunaldietako hizlarien eta jardunaldietan aurkezten diren ponentzien kopurua eta kalitatea
5. adierazlea: jardunaldietara bertaratzen direnen kopurua eta kalitatea, eta jardunaldiek  komunikabide orokorretan eta espezializatuetan duten eragin mediatikoa.

 

 

8.000

8.000

 

3. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa-ehunekoa finantzaketa publikoaren globalarekiko

1. xede estrategikoa: ezagutza akademikoan eta espezializatuan sakontzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziko eragile juridikoen arteko hedapenean sakontzea ere

Diru-laguntzen 1. ildoa: IZENDUN finantzaketa ematea ezagutza akademikoan eta espezializatuan sakontzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziko eragile juridikoen arteko hedapenean sakontzeari bideratutako jarduerei

1. organoa: Araubide Juridikoaren Sailburuordetza

2016

2017

1. programa: "diru-laguntza Foru Zuzenbidearen eta Zuzenbide Autonomikoaren eremuan egiten diren jarduerei" (izenduna) 02 1280 22.0000 45499 002

Zenbatekoa(€)

%100

Zenbatekoa(€)

%100

4. kapitulua

7. kapitulua

Guztira

8000

0

8000

100

0

100

8000

0

8000

100

0

100

4. kapitulua guztira

7. kapitulua guztira

Diru-laguntza lerroa guztira

8000

0

8000

100

0

100

8000

0

8000

100

0

100

4. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburu duten edo dituzten sektore edo sektoreak eta emateko prozedura

1. xede estrategikoa: ezagutza akademikoan eta espezializatuan sakontzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziko eragile juridikoen arteko hedapenean sakontzea ere

Diru-laguntzen 1. ildoa: Finantzaketa ematea ezagutza akademikoan eta espezializatuan sakontzeari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibil eta Bereziko eragile juridikoen arteko hedapenean sakontzeari bideratutako jarduerei

1. organoa: ARAUBIDE JURIDIKOAREN SAILBURUORDETZA

1. programa: 02 1280 22.0000 45499 002 "diru-laguntza Foru Zuzenbidearen eta Zuzenbide Autonomikoaren eremuan egiten diren jarduerei" (izenduna)

Sektore hartzaileak

Oso espezializatutako eragileak, eremu juridikoan oihartzun eta eragin nabarmena dutenak eta izaera batez ere akademikoa dutenak

Emakida-prozesua IZENDUNA

Sailburuaren agindua

3. HERRITARRAK HARTZEKO ETA ADMINISTRAZIOA BERRITZEKO ETA HOBETZEKO ZUZENDARITZA

a) Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea, kudeaketa-eredu berriak ezarriz

2. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburuak, ekintzak eta adierazleak

1. helburu estrategikoa Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea, kudeaketa-eredu berriak ezarriz

Diru-laguntzen 1. ildoa: "Aurrerabide" proiektua garatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

2016

2017

1. helburua: “Aurrerabide” proiektua garatzea. Proiektu horren asmoa da kudeaketa publikoa hobetzea, euskal herritarrek nahi eta behar duten administrazioa izan dezaten. Proiektu horren bidez kudeaketa-sistemak eta -prozesuak hobetu nahi dira, Eusko Jaurlaritzaren sailei eta administrazio-unitateei kudeaketa aurreratuaren eredu bat emanez, kudeaketa efizienteagoa eta herritarrei balioa ematera bideratuagoa dagoen antolaketa-kultura ekarriko dituena. Proiektua hedatzea, pixkanaka, erakunde osoan. Horretarako, "Egiten Ikasi" izeneko prestakuntza-ekintza fase bat egingo da, eta Eusko Jaurlaritzaren sailetako eta erakunde autonomoetako antolaketa-unitateek parte hartuko dute. Diru-laguntzaren xedea honako hau da: kudeaketa aurreratua Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen lehiakortasunerako funtsezko elementu gisa sustatzeak onuradunari eragingo dizkion gastuak ordaintzea, eta, zehatzago, Aurrerabide proiektuko Egiten Ikasi eta Kudeaketaren Ebaluazioa faseak garatzeak eragingo dizkionak.

1. ekintza: "Egiten Ikasi" prestakuntza-ekintza hedatzea, eta hobekuntza-planak
egitea.

1. adierazlea: Aurrerabide proiektuan ezarritako egutegiaren arabera ematea “Egiten Ikasi” prestakuntza-ekintza.

2. adierazlea: Antolaketa-unitate bakoitzaren diagnosia eta hobekuntzaplana egitea, kudeaketa aurreratuaren eredua aintzat hartuta

 

 

 

 

 

 

 

1

 

1

 

 

 

 

 

 

 

1

 

1

3. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa-ehunekoa finantzaketa publikoaren globalarekiko

1. helburu estrategikoa Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea, kudeaketa-eredu berriak ezarriz

Diru-laguntzen 1. ildoa: Aurrerabide proiektua garatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

2016

2017

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Zenbatekoa €

%

Zenbatekoa €

%

 

4. kapitulua

7. kapitulua

Guztira

 

 

103.000

 

 

100

 

 

103.000

 

 

100

4. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburu duten edo dituzten sektore edo sektoreak eta emateko prozedura

1. helburu estrategikoa Administrazio-kudeaketan efizientzia hobetzea, kudeaketa-eredu berriak ezarriz

Diru-laguntzen 1. ildoa: Aurrerabide proiektua garatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Sektore hartzaileak

Kudeaketa-sistemak eta -prozesuak hobetu nahi dira, Eusko Jaurlaritzaren sailei eta administrazio-unitateei kudeaketa aurreratuaren eredu bat emanez, kudeaketa efizienteagoa eta herritarrei balioa ematera bideratuagoa dagoen antolaketa-kultura ekarriko dituena.

Emakida-prozedura

Agindua, 2014ko ekainaren 9koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, EUSKALIT-Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundeari diru-laguntza izendun bat emateko dena.

2. programa: (Identifikatu) Baldin eta programa batekin baino gehiagorekin lotu behar bada

Aurreko programarekin bezala

 

 

b) Gardentasuna eta gobernamendu ona sustatzea

 

2. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburuak, ekintzak eta adierazleak

 

2. helburu estrategikoa Gardentasuna eta gobernamendu ona sustatzea

Diru-laguntzen 1. ildoa: Datuen berrerabilpena sustatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

2016

2017

1. helburua: Eskura dituen datu publikoak irekitzeko konpromisoa dauka Eusko Jaurlaritzak; beraz, horren ondorioz, datuak zabaltzearen eta berrerabiltzearen aldeko apustua egiten du, gardentasuna bultzatzeko estrategiaren barruan. Publikotzat jotzen dira pribatutasun-, segurtasun- edo jabetza-mugaketarik ez duten datu guztiak.

Hauek dira ekimenaren xede nagusiak: balioa eta aberastasuna sortzea, Administrazio Publikoan gardentasun handiagoa lortzea eta administrazioek elkarrekin jarduteari laguntzea.

Horren guztiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak argitara ematen ditu datu horiek Open Data Euskadi webgunean (https://opendata.euskadi.eus), berriz erabil daitekeen formatu batean eta erabiltzeko lizentzia irekien bidez; horrela, hirugarren batzuek datuetatik eratorritako zerbitzuak sortzea dute.

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadi webgunean argitaratzen dituen datu irekien erabilera areagotzea.

1. ekintza:


1. adierazlea: Ideien lehiaketara aurkezten diren hautagaien kopurua.
2. adierazlea: Ezarpenen lehiaketara aurkezten diren hautagaien
kopurua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

33

18

 

 

 

 

 

 

 

 

35

20

 

 

3. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa-ehunekoa finantzaketa publikoaren globalarekiko

 

2. helburu estrategikoa Gardentasuna eta gobernamendu ona sustatzea

Diru-laguntzen 1. ildoa: Datuen berrerabilpena sustatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

2016

2017

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Zenbatekoa €

%

Zenbatekoa €

%

 

4. kapitulua

7. kapitulua

Guztira

 

 

Ez da
aplikagarria

 

 

100

 

 

15.000

 

 

100

4. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburu duten edo dituzten sektore edo sektoreak eta emateko prozedura

 

2. helburu estrategikoa Gardentasuna eta gobernamendu ona sustatzea

Diru-laguntzen 1. ildoa: Datuen berrerabilpena sustatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Sektore hartzaileak

Informazio-sektorea dinamizatu nahi da, Open Data Euskadi webgunean erabilgarri dagoen informazio guztirako erabilerak sortu ahal izan ditzaten, beren ezagutza teknikoetatik abiatuta, berriro erabiltzeko formatuan

Emakida-prozedura

Gobernantza eta Autogobernuko sailburuaren agindua

2. programa: (Identifikatu) Baldin eta programa batekin baino gehiagorekin lotu behar bada

Aurreko programarekin bezala

 

c) Herritarren parte-hartzea sustatzea

2. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburuak, ekintzak eta adierazleak

3. helburu estrategikoa Herritarren parte-hartzea bultzatzea

Diru-laguntzen 1. ildoa: Gizarte-eragileen parte-hartzea sustatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

2016

2017

1. helburua: Eusko Jaurlaritzaren helburuak dira, besteak beste, gizarte-eragileen partehartzea eta gardentasuna sustatzea.

Horretarako, beste proiektu batzuen artean, Euskadiko Demokraziari eta Herritarren Parte-hartzeari buruzko Liburu Zuria egin zuen gobernuak. Aipatu liburu zuriaren konpromisoen artean, herritar antolatuek aurkeztutako proiektuak saritzea zegoen, baldin eta balio publiko partekatua sortzea sustatzen bazuten, eta gizarte-premiak eta - erronkak betetzen bazituzten bost jarduera-esparru hauetakoren batean: osasuna, ingurumena, garapen ekonomikoa, ikaskuntza – kultura eta gizarte-kohesioa. Diru-laguntzaren xedea da esperientzia berritzaileak sustatzea, gure kultura demokratikoan berriak izan daitezkeen eta parte-hartzea errazteko beste formula batzuk esperimentatzea ahalbidetuko duten bizpahiru proiektu piloturi lagunduz.


1. ekintza:


1. adierazlea: Aurkeztutako proiektuen kopurua
2. adierazlea:

 

 

 

 

 

 

 

 

49

 

 

 

 

 

 

 

 

 50

 

 

3. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa-ehunekoa finantzaketa publikoaren globalarekiko

 

3. helburu estrategikoa Herritarren parte-hartzea bultzatzea.

Diru-laguntzen 1. ildoa: Gizarte-eragileen parte-hartzea sustatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

2016

2017

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Zenbatekoa €

%

Zenbatekoa €

%

 

4. kapitulua

7. kapitulua

Guztira

 

18.000

 

 

100

 

18.000

 

 

100

4. eranskina: Ardatz estrategikoak eta diru-laguntza lerroak: Helburu duten edo dituzten sektore edo sektoreak eta emateko prozedura

3. helburu estrategikoa Herritarren parte-hartzea bultzatzea

Diru-laguntzen 1. ildoa: Gizarte-eragileen parte-hartzea sustatzeko diru-laguntza

1. organoa: Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritza

1. programa: 1215 BERRIKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA

Sektore hartzaileak

Gizarte-eragileei zuzenduta dago, hots, antolatutako herritarrei, herritarrek parte hartzeko proiektuak susta ditzaten.

Emakida-prozedura

Gobernantza eta Autogobernuko sailburuaren agindua

2. programa: (Identifikatu) Baldin eta programa batekin baino gehiagorekin lotu behar bada

Aurreko programarekin bezala

 

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik