2030erako Euskadiko biodibertsitate-estrategi

2030erako Euskadiko biodibertsitate-estrategia: eta 2020rako ekintza plana = Estrategia de biodiversidad del País Vasco 2030: y primer plan de acción 2020

2030erako Euskadiko biodibertsitate-estrategi
Argitalpena:
1ª argitalpena, 2016
Egoera:
Hizkuntza(k):
Gaztelaniaz / Euskaraz / Elebiduna
Ezaugarriak:
106 orrialde-kopurua • 21 x 27 cm • Papera, paper-azala
Gaiak:
Euskadi; Ingurumena zaintzea; Ingurumena
Argitaratzailea:
IHOBE, Ingurugiroaren Kudeaketako Sozietate Publikoa
Prezioa BEZik gabe:
Formatu digitalean eskuragarri:
Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualdeaplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Dokumentu horiek guztiek dibertsitate biologikoak nazioartean pairatzen dituen presioei zein mehatxuei aurre egiteko hainbat helburu eta jarduketa ezartzen dituzte. Ildo horretan, bat egiten du, halaber, 2015ean Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030erako Agendako Garapen Jasangarriari buruzko Helburuekin (2015an onartuak), eta 15. Helburuak hau adierazten du: «Lur-ekosistemen erabilera jasangarria sustatzea, desertifikazioaren aurka egitea, lurren degradazioa gelditzea eta dibertsitate biologikoaren galera gelditzea».
Produktu hau interesatu bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai: