Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko programa

Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko programa: Arabako Lurraldean eskolagabetzea eta eskola-absentismoa erauztea

Hezkuntzarako eskubidea bermatzeko programa
Argitalpena:
1ª argitalpena, 2012
Egoera:
Hizkuntza(k):
Euskaraz
Ezaugarriak:
44 orrialde-kopurua • PDF
Gaiak:
Hezkuntza-estrategiak eta -politikak; Hezkuntza. Pedagogia
Argitaratzailea:
Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Prezioa BEZik gabe:
Formatu digitalean eskuragarri:
Eskola-absentismoa eta deseskolatzea fenomeno konplexuak dira, eta, beraz, erantzun konplexuak eskatzen dituzte. Eman beharreko erantzun horiei dagokienez, alde batetik, ikastetxeek, aldaketarako eragile diren neurrian, hezkuntza-eskubidea errealitate egiteko zer eremutan eragin behar den definitzen dute; eta, bestetik, ezinbestekoak dira herri-erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa. Testuinguru horretan aurkeztu da, hain zuzen, HEZKUNTZARAKO ESKUBIDEA BERMATZEKO PROGRAMA. Arabako Lurralde Historikoan aritzen diren administrazioek (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala) landutako proposamen horrek helburu zehatz bat du: ezarri beharreko prebentzioneurriak, horrelako egoerak hautemateko eta kontrolatzeko neurriak eta esku hartzeko neurriak koordinatuta lantzea.
Produktu hau interesatu bazaizu, ziurrenik beste hauek ere bai: