21. Software askearen bulego teknikoa.

Ekintza Bukatuta
IDENTIFIKAZIOA

Helburuak

IX. legegintzaldia hastearekin bat, Gobernuak une honetara arte erabili dituen konponbide teknologikoak eta aplikazio informatikoak aztertu ziren eta hauteman zen gehienak lizentzia-bidezko konponbideak direla edo, beste era batera esanda, jabetzako softwarekoak. Horrek konponbide estandarizatu gutxi egotea eragiten du, hots, software askearen garapen edo aplikazio gutxi.

Egoera honetan oreka lortzeko, Gobernuaren jarduera orokorraren plangintzan aurreikusi zen Informatika eta Telekomunikazioen Zuzendaritzaren bitartez bulego tekniko baten zerbitzuak kontratatzeko espediente bat abiaraztea, Eusko Jaurlaritzan software askea estandarizatzen laguntzeko.

Bulego Tekniko horri funtsezko eginkizun hauek esleituko zaizkio:

  • Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari (aurrerantzean ITZ) zuzeneko aholkularitza ematea software askearen gaian.
  • Komunikazioan laguntzea, bai barrukoa, bai kanpokoa, software askearekin zerikusia duen beharrezko gertaeraren baten aurrean.
  • Eusko Jaurlaritzan software askearekin egindako jarduerarik ba ote dagoen egiaztatzea, horiek baliozkotzeko edo beharrezko neurri zuzentzaileak hartzeko egiaztapenak ezarriz.
  • Sostengua ematea sailen edo ITZren beraren beharrizanen araberako baldintza-agiriak edo lehiaketak gara daitezen.
  • Eusko Jaurlaritzak esparru honetan duen jarrera azaltzeko foroetan parte hartzea.
  • Software askeko konponbideak eduki ditzaketen jardueretan jarraipen- eta aholkularitza-bide modura jardutea.
  • Software askearen erabilera bultzatzen duten saiakuntza-proiektuak sustatzeko ideiak garatzea.
  • Eusko Jaurlaritzaren software askeko eredua atzerrian ezagutarazteko ekitaldi, azoka edo biltzar interesgarrietan parte hartzea.

2011tik aurrera, arlo honi dagozkion alderdi praktikoetan aurrera egitea da asmoa; horretarako, honako ildo estrategiko hauek garatu nahi ditu EJIEk:

1) Behatoki- eta ikuskaritza-eremua, bulegotika-suiteen joera teknologikoari arreta berezia jarrita.

2) Hiru puntuko proiektu-eremua:

a) Eusko Jaurlaritzaren “Forja” Proiektua

  • ”Forja” proiektuaren inguruan lan-taldeak sortu, koordinatu eta dinamizatzean datza.
  • Eusko Jaurlaritzan/EJIEn lizentzia askeekin garatutako proiektuak proposatu, askatu eta sustatzeko.

b) Teknologia-estandarrak definitzeko lanean parte hartzea.

c) Eusko Jaurlaritzan /EJIEn teknologia-pleguak aztertzea.

3) Komunikazio-eremua; eremu honetan gizarte-eragileekiko harremanei helduko zaie, bai eta Administrazioaren barruan software askea dinamizatzeari ere.

Aurrekariak

Jatorria aurreko legegintzaldian onetsitako Legebiltzarreko 08/11/03/00/0028 interpelazioa da, 2006ko azaroaren 17koa. Interpelazio hartan Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten softwarea erosteko garaian aplika zitzala, herri-administrazioaren kontratazio-legediari jarraiki, egokitasun eta arrazionalizazio tekniko eta ekonomikoko irizpideak eta, edozein kasutan, software askearen nahiz pribatuaren konponbideak har zitzala aintzat. Orobat eskatu zioten enpresen eta herritarren artean software askea sustatu eta bultzatzera zuzendutako ekintzak indartu zitzala.

Legegintzaldi honetan, berriz, Hezkuntza Batzordean 2009ko azaroaren 11n onetsitako 54/2009 legez besteko proposamenak eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, batetik, irakaskuntzaren alorrean erabili beharreko sistema eragilea edo teknologia (software askekoa edo jabetzakoa) aukera- eta eraginkortasun-irizpideen arabera hauta zedila, ikasleen prestakuntzaren onerako; eta, bestetik, irisgarritasuna berma zezala beti ezgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Legebiltzarreko proposamen horiei erantzuteko abiarazi zen, hain zuzen ere, zerbitzuak kontratatzeko espediente bat, Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzaren informatika zerbitzuari sostengua emateko, ezagutza-eremu horretan administrazioak laguntza teknikoa behar zuela ikusita. Izan ere, gorago esan den moduan, konponbide informatiko estandarizatu gehienak jabetzako softwarearen motakoak ziren 

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Esku hartzen duten Sailak

EAEko Administrazioko sail eta erakunde autonomo guztiak, erabiltzaile diren partetik.

Gizarte-eragileek Partizipazioa

Software Askearen Komunitatea izenekoa, Euskal Autonomia Erkidegokoa, bereziki.

Eraginak

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Berrikuntza Publikoko Planean (BPP) aurreikusitakoaren arabera, "Estandar irekiak bultzatzea" izeneko 4. jardueran, (“Azpiegitura teknologikoa” izenburudun 14. ildo estrategikoaren barruan) zehazki, 140.000, 295.000 eta 354.000 euroko aurrekontua aurreikusi da 2011, 2012 eta 2013 urteetarako, hurrenez hurren.

Beste jardueretan eragina

Software askea sustatzeari lotutako jarduerei esker Eusko Jaurlaritzako sail guztietako beharrizan bereziak konpontzeko garapen berriak azaleratuko dira.

Jarduera burutzeko aurreikusi den epea

2010-2013
AURRERAPENA ETA SEGUIMENDUA

Lortutako faseak

FaseakHasiera dataAmaiera dataEgoera
Diseinu-aldia2010/07/012010/12/31Bukatuta
Garapen-aldia2010/01/012011/12/31Bukatuta
Amaitutako jarduera2011/12/312011/12/31Bukatuta
EBALUAZIOA

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data: 2011/01/01

Ebaluazioaren laburpena

Legegintzaldi honetan sortu zen (2010ean, zehazki) SALE (Software Askea Libre Euskadin) bulego teknikoa, helburu hauekin:

         - Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritzari zuzeneko aholkularitza ematea software askearen gaian.

         - Komunikazioan laguntzea, bai barrukoa, bai kanpokoa, software askearekin zerikusia duen edozein gertaeraren aurrean.

          - Eusko Jaurlaritzan software askearekin egindako jarduerarik dagoen egiaztatzea, horiek baliozkotzeko edo beharrezko

            neurri zuzentzaileak hartzeko beharrezko egiaztapenak ezarriz.

          - sostengua ematea sailen edo ITZren beraren beharrizanen araberako baldintza-agiriak edo lehiaketak gara daitezen.

          - foroetan parte hartzea Eusko Jaurlaritzak esparru horretan duen jarrera azaltzeko.

          - software askeko konponbideak eduki ditzaketen jardueretan jarraipen- eta aholkularitza-bide modura jardutea.

          - software askearen erabilera bultzatzen duten saiakuntza-proiektuak sustatzeko ideiak garatzea.

          - Eusko Jaurlaritzaren software askeko eredua atzerrian ezagutarazteko ekitaldi, azoka edo biltzarretan parte hartzea.

ITZn zeregin horiek garatu ondoren, komenigarritzat jo dute Jaurlaritzan software askea erabiltzea normalizatzeko lanean are aurrerago egin eta SALEri esleitutako eginkizunak EJIEri ematea, zuzenean, hots, Gobernuko informatika-enpresari.

Azken ebaluazioa

Ebaluazio data: 2013/06/30
Azken aldaketa: 2016/10/05