25. Trenbideen Sektoreko Lege-proiektua

Legearen proiektua elaborazioan (2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.)
Informazio gehigarria

IX Legealdiaren bukaera dela eta tramitazioa bertan behera utzi zen

IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ingurumena eta Lurralde Politika; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-garraioko zerbitzuen prestazioaren eta trenbide-azpiegituren plangintza, eraikuntza, babesa eta administrazioa arautzea.

Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak.
  • Euskal Trenbide Sarea.
  • Euskotren.
  • Bizkaiko Garraio Partzuergoa.
  • Metro Bilbao.
  • Herritarrak, oro har.

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Aztertze-aldian zehaztuko da.

Finantza-eraginak lotura izango du honako hauekin: zehapen-araubidearekin (arau-hausteen kontra aplikatuko da), trenbide-azpiegiturak erabiltzeagatik trenbide-azpiegitura horren administratzaileak jasoko dituen kanonekin, trenbide-enpresen balizko lizentzia eta segurtasun-ziurtagiriengatiko bestelako tasekin, trenbideetako langileei gaikuntza emateagatiko balizko tasekin, prestakuntza-zentroak homologatzearekin eta gurpildun materialaren mantentze-lanekin eta material horren ziurtagiriekin.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2013ko lehen seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. aldia: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin2010/09/012010/09/20Amaituta

Burutu gabeko faseak

DocumentuakFaseAurreikusitako hasiera dataAurreikusitako amaiera dataEgoera
---2.1. aldia: Sailburuak testu idatzia onartzea.2010/09/202012/04/30Hasita
---2.2. aldia: Negoziazio-, entzunaldi- edo kontsulta-izapidea.2012/05/012012/05/31Hasi gabe
---2.3. aldia: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2012/06/012012/10/31Hasi gabe
---2.4. aldia: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2012/11/012012/11/08Hasi gabe
---3.1. aldia: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2012/11/012012/12/18Hasi gabe
---4.1. aldia: Parlamentura bidaltzea.2012/12/182012/12/31Hasi gabe
Azken aldaketa: 2016/10/14