2030erako EAEko Jasangarritasunerako Hezkuntzako Estrategia

Proiektua 
Inprimatu
Identifikazioa

Helburua

  • irakaskuntzan eta ikaskuntzan garapen jasangarriaren funtsezko gaiak eta alderdiak sartzea, hala nola klima-aldaketa, hondamendiak gertatzeko arriskuaren murrizketa, bioaniztasuna, pobreziaren murrizketa, kontsumo jasangarria, gizarteratzea, etab.
  • irakaskuntza eta ikaskuntza metodo parte-hartzaileak bultzatzea, ikasleak hauspotu eta autonomia emateko, haien jokabidea aldatu eta garapen jasangarriaren aldeko neurriak errazago har ditzaten.

Atxikitzen zaion plana

2020rako EAEko Ingurumen Esparru Programak, 2014ko abenduaren 2an onetsiak, 5. helburu estrategikoan hauxe dio: «Politiken koherentzia bermatzea, ingurumenaren integrazioa areagotuz», eta adierazten du ingurumen-politiketan aurrerapen gutxi lortuko direla gizarteari egiazko protagonismoa ematen dion gobernantza-eredu baten ekarpenik gabe. Erantzukidetasun publiko-pribatua eta herritarrena bultzatzea da hobeto koordinatutako ingurumenaren kudeaketa parte-hartzailea lortzeko bidea.

Zehazki, 5.4 jarduteko lerroan, «Jasangarritasunerako hezkuntza eta kontzientziazioa indartzea euskal gizarte osoan» izenekoan, honako 66. jarduera hau jasota dago: «Jasangarritasunerako ingurumen-hezkuntza estrategia elaboratzea».

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bere gain ditu ingurumena babestearen arloko eskumenak, zehazki, ingurumen eta ekologiaren alorrean Estatuko oinarrizko legeria bere lurraldean garatu eta betearazteari dagokionez; hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak «2030erako EAEko Jasangarritasunerako Ingurumen Hezkuntzako Estrategia» lantzeari ekin dio.

Arduraduna

Erakunde: Ingurumena eta Lurralde Politika
Organoa: Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Parte-hartzaileak eta eragileak

Estrategia prestatzeko prozesuak gogoeta eta eztabaida sustatu nahi ditu Jasangarritasunerako Hezkuntzaren kudeaketan zuzeneko edo zeharkako eragina duten arloetan (ingurumen, kultura, turismo, hezkuntza, ondare eta abarren sailak edo arloak) eskumenak dituzten Euskadiko Administrazio Publikoen artean (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak).

Horrekin batera, halaber, erakunde sozialen, talde informalen eta oinarri sozialaren parte-hartzea ere bideratu nahi da Irekia plataformaren bitartez, eta lortutako informazioa Administrazio Publikoen parte-hartze prozesuarekin batera kudeatu.

Azken aldaketa: 2016/01/15