Hondakin ez Arriskutsuak prebenitu eta kudeatzeko 2009-2012 aldirako plana

Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak hondakinei buruzko politikaren oinarriak ezarri ditu. Horrela lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratatzen da.

Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hondakin arriskutsu, hirietako hondakin solido eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzukizunak eta jarduerak definitzen dira.

Aipatutako erantzukizun eta jarduerak betez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak "Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin ez Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2008-2011" izena duen agiriaren zirriborro bat prestatu du.

Agiri horren lantze-lanetan interesa duen pertsona fisiko zein juridiko orok parte hartu ahal dezan, jendeaurrean jartzea egokitzat jotzen da hilabeteko epe batez, alegia, 2008ko urriaren 19tik 2008ko azaroaren 19ra, biak barne.

Nahi dutenek agiriari buruzko ohar edo gogoetak aurkeztu ahal dituzte, honako leku honetan:

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia-San Sebastián kalea 1, 2. solairua

01010 Vitoria-Gasteiz

 



Pdf formatoko dokumentuak:
Hondakin ez Arriskutsuak prebenitu eta kudeatzeko 2009-2012 aldirako plana (1,37 Mb)
AGINDUA, 2009KO APIRILAREN 30KOA, INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILBURUARENA, PLANA ONARTZEN DUENA (137 KB)