Ingurumenaren aldetik iraunkorra den euskal kontsumo Plana 2006-2010

Dokumentu honek Gobernuaren esku-hartzearen eta programazio politikoaren eskema jasotzen du, euskal gizartean ingurumen kontsumo iraunkorra sustatzeko eta orokortzeko, ingurumenaren ikuspegitik. “Ingurumen Kontsumo Iraunkorraren Euskal Plana (2006-2010)” hausnarketa-prozesu parte-hartzaile bizi baten ondorioa da; parte-hartze hori, berriz, departamentu artekoa (Gobernuan bertan) nahiz prozesuaren zati diren gizarte-, enpresa- eta erakunde-eragileena izan da.

Dokumentu estrategiko horrek Ingurumenaren aldetik Iraunkorra den Kontsumoaren abiapuntu zorrotza eta ausarta izan nahi du, Euskal Autonomia Erkidegoan. Hamar kapitulutan lantzen da gaia, jarraipen logiko baten arabera: kontsumo iraunkorraren kontzeptuaren azterketa dago lehenik; ondoren, gaiaren inguruko EAEko jarreraren azterketa konparatua aurkezten da; azkenik, datozen urteetarako planteatutako estrategiaren berri ematen da.



Pdf formatuko dokumentuak:
Ingurumenaren aldetik iraunkorra den euskal kontsumo Plana (12 Mb)
Laburpena (5 Mb)